Er(r)otaria: euskal protoerotismo baten bila?
Barrenetxearen argazkiak bere gunean aurkituko dituzue, eta baita Flickr-en ere. Ehunka eta milaka argazki, gehienak Euskal Herriko gertaera kulturalei buruzkoak, baina bestelakoak ere bai.
Azken hauen artean sartu behar E(r)rotaria izenez bataiatu duen seriea. Oinak argi dio: “Oihane Herranz Busturiako Apraiz errotan”.
Ez dakigu ahalegin serioa ala jolasa besterik ez den, baina, bietatik edozein izanda ere, ezin ukatu ikonografia indartsua jarri duela airean Barrenetxeak. Nork nahi moduan hartzeko modukoa. Baita algaraka ere.
Jantziak, lekua, keinua, argia, argazkien zahar kutsua… dena dago zaindua.
Guri uda honetan erabili genuen kitscharen gaia dakarkigu gogora.
Jolasa ez al da ba ahalegin serioa? ; )