Errealismo magikoa

Errealismo magikoa –

Errealismo magikoaSherezadek mila eta bat gauetan kontatutako adina istorio konta ditzake koadro batek, entzuten jakinez gero. Rob Gonsalves kanadiarrak helarazten digunaren edertasunaz jabetzeko ez da begi finik behar, bereziki; fisikaren arauak mesprezatzen dituen mundu majiko bat marrazten du. Gonsalvesek gurekin jolasten du, bere amarrua irensten dugu, eta bere trikimailuez gozatu. Horretan baitatza, funtsean, errealismo magikoak: begiak engainatu garuna martxan jartzeko.

Margoek eszena erreal bat erakusten dute, lehen begiradan, behintzat; baina arreta apur bat eskainiz gero, berehala ikusten da iruzur optikoa: zerua ez den zeru bat, isla bat ez den isla, dorreak ez diren dorreak…

Gonsalvesek txikitatik landu du marrazkilaritza, eta hamabi urterekin arkitektura alorreko zenbait teknika maneiatzen zituen. Rene Magritte eta Salvador Dalik sakonki eragin zioten, eta bere arte sorkuntza surrealismoaren bidetik landu du, maisuki, bistan dena.

Eskaini koadro bakoitzari merezi duen arreta eta denbora, zertzelada bakoitzaren atzean dagoen amarruaz jabetu eta artelan bakoitza bere osotasunean ulertzeko. Gozatu.

Errealismo magikoa

Zer duzu buruan “Errealismo magikoa”-ri buruz