Erreala itsutzen duen egoa
Erreala itsutzen duen egoa –
MARIN ALSOP, destacada directora de orquesta.
‘Me ofende «Tár» como mujer, como directora, como lesbiana.’
“Tár“, el film dirigido por Todd Field, es aclamado por gran parte de la crítica como «una obra maestra del cine contemporáneo, una radiografía de la cultura del siglo XXI,…». Sin embargo una de las directoras de orquesta más conocida, Marin Alsop, está ofendida. «Muchos aspectos de “Tár” parecen alinearse con mi propia vida personal», dijo Alsop al Sunday Times. «Una vez que vi el film, me ofendí: me ofendieron como mujer,… “Tár”, interpretada por Cate Blanchett, encarna a no pocos directores autocráticos. La primera de una serie de próximas películas de maestros, (una biográfía de Leonard Bernstein de Bradley Cooper, “Maestro”, está actualmente en producción, al igual que “The Yellow Tie”, sobre la vida del incendiario director Sergiu Celibidache). “Tár” no es solo un estudio de personajes, también describe las jerarquías sociales y artísticas, el culto a la personalidad, los códigos sutiles y las dinámicas de poder grotescas.
«Emakume bat paper horretan horrela irudikatzea eta abusatzaile bilakatzea lazgarria izan zen niretzat. Uste dut emakume guztiek eta feminista guztiek gogaituta egon beharko luketela irudikatze mota hori dela-eta, zeren eta egia esan kontua ez baita orkestra zuzendari emakumeei buruzkoa, ezta?; emakumeak gure gizartean lider izateari buruzkoa baizik», adierazi zion Alsop-ek Sunday Times-i.
«Hainbeste gizon erreal daude pelikula honen oinarria izan litezkeenak; baina, horren ordez, emakume bat jartzen du paperean gizon horien ezaugarri patriarkal guztiekin. Hori antiemakumearen apologia gisa hautematen dut». Zeharka, musika klasikoko gizonezko zuzendari nabarmen batzuen kontrako sexu jokaera desegoki salaketei buruz ari zen Alsop (hala nola, James Levine, Charles Dutoit eta Plácido Domingo). «Tár»-en hasieran, Blanchett-ek jorratzen duen fikziozko zuzendariak Alsop eta beste emakume zuzendari erreal batzuk aipatzen ditu. Adam Gopnik-ek (idazlea bizitza errealean eta bere burua antzezten duena) Lydiaren pertsonaia elkarrizketatzen duenean, honek esaten du: «Genero joera kontuari dagokionez, ez dut zertaz kexatu. Ezta, benetan, Nathalie Stutzmann-ek, Laurence Equilbey-k, Marin Alsop-ek edo Joann Falletta-k ere. Hainbeste emakume izugarri izan ditugu aurretik».
Vienako Orkestra Sinfonikoa zuzentzen lehen emakumea izan zen Alsop, eta Baltimoreko Sinfonikaren eta Sao Paulokoaren aurrean aintzatetsia ere bada, pelikulan aipatua dena. Alsop bezala, Tár irakasle aritzen da Estatu Batuetako musika kontserbatorio garrantzitsu batean, emakume gazteentzako zuzendaritzabeka bat zuzentzen du eta Leonard Bernstein konpositorearekin ikasi zuen. Tár lesbiana da eta seme bat du betiko bikotekide biolin-jotzailearekin.
Filmeko sekuentzia batean, Lydiak eskola bat ematen du New Yorkeko Lincoln Centerreko Juilliard Eskolan. Maxek, bere burua BIPOC* eta pangenerotzat duen ikasleak, zuri eta zisgeneroek egindako musikak ez duela erakartzen komentatzen dio Lydiari. Lydiak, ergelkeria eta ez jakintasunarekiko alergikoa dela dioenak, Max torturatuko du: «Jarri galga minduta sentitzeko zure gogoari. Ezberdintasun txikiekiko nartzisismoak konformismo aspergarrienera darama. Zeure burua disidente epistemikotzat aldarrikatzearen arazoa da Bach-en talentua bere generora murriztu badaiteke, bere herrialdera, erlijiora, sexualitatera… zeurea ere murriz daitekeela». Belaunaldi berrienganako nagusikeria? Pertsonaia lohi eta liluragarria, konplexu eta saihestezina?
Manuko batek sexu jokaera desegokiagatik salatuko du azkenean Lydia; suizidio batean nahasita… Biktimei buruz baino, munstroari buruz ari da filma, gizatiartzeak zuritzea edo salbatzea esan nahi gabe. Metrai luzeko pelikula, boterearen eta bere kastaren gezurrak disekzionatzen dituena, baita erreala itsutzen duen egoa ere. Lydia Tár-en papera goraturikoenetakoa izan da Blanchetten ibilbidean. Aktore onenaren saria Veneziako Zinemaldian. Pelikulan zehar Tár lantzen ari den pieza zoragarria Hildur Guðnadóttir Oscar saridun islandiarrak idatzi zuen.
*BIPOC: Black, indigenous, and people of color; hau da, beltzak, indigenak eta koloreko jendea.
…
Galde 40 Udaberria/2023