Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia, Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat
Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia, Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat –
Azal berezia du ekaineko Elhuyar aldizkariak. Martin Etxauri Sainz de Murieta artistak iazko CAF-Elhuyar sorkuntza-bekari esker egindako lanak bete du azala. Gure gizartearen kontraesanak utzi nahi ditu agerian “Fossil Plastics-Alegiazko enborrak” lanaren bidez, eta aproposa da Ingurumenaren Nazioarteko Eguna gogoan hartzeko (ekainaren 5ean).
Hain zuzen, aldizkariak ingurumena du ardatz, azal eta mami. Bilgarri biodegradagarriz jantzita iritsi zaie harpidedunei, eta, barruan, ingurumen-gaiek dute protagonismo osoa: industria kimikoari buruzko erreportaje landua, etorkizuneko belaunaldiei arrisku nuklearraz nola ohartarazi azterketa, mikroplastikoek osasunean duten eraginaren gaineko analisia…
Horrez gain, Ana Zubiaga Elordieta genetikako katedraduna eta Fernando P. Cossío Mora Ikerbasqueko zuzendari zientifikoaren elkarrizketak, Pecival Lowellen istorioak kontatu dugu, lurpeko irudi txundigarriek, Aditu.eus plataformari buruzko azalpenak, albisteek eta abarrek osatzen dute ekaineko zenbaki mardula. Eskura daude eduki guztiak eta COVID-19ari jarraipena, Elhuyar aldizkariaren webgunean.
Harpidetza: 20 € urtean (paperezko 4 zenbaki, eta webguneko edukiak pdf formatuan deskargagarri).