Elena Irureta Zinemira Saria

Elena Irureta Zinemira Saria – 

Zinemira Saria, Euskal Zinemaren Gala Handian banatzen dena, Donostia Zinemaldiak eta EPE-IBAIA ekoiztetxe-elkarteak euskal zinemaren nortasun, programa edo erakunde nabarmen baten ibilbideari ematen dioten ohorezko saria da. Orain arte hauek jaso dute: Imanol Uribe (2009), Álex Angulo (2010), Elías Querejeta (2011), Michel Gaztambide (2012), Juanba Berasategi (2013), Pedro Olea (2014), Karmele Soler (2015), Ramón Barea (2016), Julia Juaniz (2017), Ramón Agirre (2018), Jose María Txepe Lara (2019), Sara Bilbatua (2020), Kimuak programa (2021), Txema Areizaga (2022) eta Paco Sagarzazu (2023). Aurten, Zinemaldiak eta EPE-IBAIA ekoiztetxe-elkarteak Elena Irureta aktoreari omenaldia egitea erabaki dute.

Elena Irureta Zinemira Saria

Elena Irureta (Zumaia, 1955) aktore, gidoigile eta zuzendaria Antzerti Arte Dramatikoko Eskolaren lehen promozioan diplomatu zen, Donostian. Bere lehen lanak antzerkiari lotuta egon ziren, baita Arlequino servidor de dos amosLas Troyanas eta beste antzezlanekin eta ETB euskal telebista publikoaren sorrerarekin ere, Bi eta bat eta Jaun ta Jabe telesailetan parte hartu baitzuen, besteak beste. Telebistan egin duen lanik luzeena El comisario telesaila da (hamaika denboraldi, 1999tik 2009ra).

Zinemari gagozkiola, hogeita hamar filmetan baino gehiagotan lan egin du, hala nola zinemagile hauen lanetan: Juanma Bajo Ulloa (La madre muerta eta  Airbag), Julio Medem (La ardilla roja), Daniel Calparsoro (A ciegas), Ramón Barearen film luze (Pecata minuta) eta laburrak (Adiós, Toby, adiós) eta Iciar Bollain (hiru aldiz: Hola, ¿estás sola?Flores de otro mundo eta Te doy mis ojos). Euskarazko zinemako lan garrantzitsuenetako batzuetan ere parte hartu du, hala nola hauetan: Aupa Etxebeste!Zorion PerfektuaUrte berri on, amonaIgelak eta Agur Etxebeste!. Aitor Gabilondok sortutako Patria telesailean Bittoriren rola egin zuen (hala, berriz egin zuen lan Ane Gabarainekin Bi eta bat telesaila eta gero). Platino Saria, José María Forqué saria eta Feroz bat irabazi zituen Patrian egindako lanagatik. Aktore gisa ez ezik, gidoi-idazketan ere egin du lan Iruretak (horren adibide da Ama, begira ezazu antzezlana, Kontxu Odriozolarekin batera), eta Hau da A.U. eta Beni eta Marini telesailak ere sortu eta zuzendu ditu Aizpea Goenagarekin.

20 obrak osatuko duten Zinemaldiaren 72. edizioko euskal partaidetza

Euskal zinema zikloa Urbilen

Gainera, aurten, Donostia Zinemaldiaren eta Zinemira sailaren babesle Urbilen lankidetzaren ondorioz, euskal zinemaren ziklo bat eskainiko da Cinesa Urbileko aretoetan. Programazioak lau euskal ekoizpen bilduko ditu; Irizar Sariaren irabazleak dira laurak, eta azken aldiko euskal zinemako arrakastatsuenetakoak, kritikaren eta ikus-entzuleen artean:

  • La trinchera infinita (Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga, 2019) filmak zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra eta gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria irabazi zituen Donostia Zinemaldian, baita bi Goya eta Europako Zinema Akademiaren sari bat ere (ostirala, hilaren 20a eta larunbata, hilaren 21a). Ostiral 20ko saioa Joxe Mari Goenaga eta Aitor Arregi zuzendariek aurkeztuko dute (19:30ean). Hizkuntza: Gaztelaniazko jatorrizko bertsioa.
  • Maixabel (Iciar Bollain, 2021) film luzeak lau Goya eskuratu zituen (igandea, hilaren 22a, astelehena, hilaren 23a eta asteartea, hilaren 24a). Hizkuntzak: Gaztelaniazko eta euskarazko bertsioa gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluekin.
  • Ane (David Pérez Sañudo, 2020) filmak hiru Goya irabazi zituen (asteazkena, hilaren 25a eta osteguna, hilaren 26a). Hizkuntza: Euskarazko jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.
  • El sueño de la sultana (Isabel Herguera, 2023) filmak Annecyko animazio zinema-jaialdiko Contrechamp Saria irabazi zuen (ostirala, hilaren 27a eta larunbata, hilaren 28a). Diego Herguera eta Chelo Loureiro ekoizleek aurkeztuko dituzte saioak. Hizkuntzak: Jatorrizko bertsioa bengaleraz, gaztelaniaz, gaztelaniaz, hindieraz, italieraz, euskaraz eta ingelesez gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluekin.

Euskara, gaztelania eta ingelesa K1eko Sail Ofizialeko emanaldi guztietan

Iaz bezala, Kursaal 1 aretoan programatutako Sail Ofizialeko film guztiak Donostia Zinemaldiko hiru hizkuntza ofizialetan gozatu ahalko dira: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Horrela, film bakoitza jatorrizko bertsioan emango da eta, behar izanez gero, hizkuntza horietako azpitituluak ipiniko zaizkio.

Euskarara bikoiztutako haurrentzako filmak

Zinema Euskaraz programaren barruan Zineuskadik egindako lankidetzari esker, haurrentzat pentsatutako eta euskarara bikoiztutako bost filmen hautaketa bat eskainiko du Haurrentzako Zinema Sailak.

  • ABENTURA ERRALDOIA / A GIANT ADVENTURE, Eduardo Schuldt
  • BOO KWAI ETA MUSEOAREN LAPURRETA / CRAZY KWAI BOO: SANXINGDUI SPIRITED AWAY, Yunfei Wang
  • DEEP SEA. SAKONTASUNERA BIDAIA BAT / DEEP SEA, Tian Xiaopeng
  • DRAGOI-JAGOLEA (DRAGONKEEPER) / DRAGONKEEPER, Salvador Simó eta Li Jianping
  • PATRICK. HEROI TXIKIAK. BALENTRIA HANDIAK / BUTTERFLY TALE, Sophie Roy
  • ROBOTIA, Diego Cagide y Diego Lucero

Gainera, Donostia International Physics Center (DIPC) eta Euskadiko Filmategia erakundeekin elkarlanean, Zinemaldiak Amalie Næsby Fick-en Alan giza antena / Little Allan – The Human Antenna filma emango du goizero Belodromoan, euskarara bikoiztuta, Gipuzkoako ikastetxeentzat.

Películas de otras secciones con subtítulos en euskera

SAIL OFIZIALA
  • BOUND IN HEAVEN, Xin Huo
  • CONCLAVE, Edward Berger
  • EL HOMBRE QUE AMABA LOS PLATOS VOLADORES, Diego Lerman
  • EL LLANTO / THE WAILING, Pedro Martín-Calero
  • EL LUGAR DE LA OTRA, Maite Alberdi
  • EMMANUELLE, Audrey Diwan. Inaugurazioa
  • HARD TRUTHS, Mike Leigh
  • HEBI NO MICHI / SERPENT’S PATH, Kiyoshi Kurosawa
  • LE DERNIER SOUFFLE / LAST BREATH, Costa-Gavras
  • LOS DESTELLOS / GLIMMERS, Pilar Palomero
  • MODI, THREE DAYS ON THE WING OF MADNESS, Johnny Depp (Lehiaketatik kanpo)
  • ON FALLING, Laura Carreira
  • QUAND VIENT L’AUTOMNE / WHEN FALL IS COMING, François Ozon
  • QUERER, Alauda Ruiz de Azúa (Lehiaketatik kanpo. Telesaila)
  • SOY NEVENKA / I AM NEVENKA, Iciar Bollain
  • TARDES DE SOLEDAD, Albert Serra
  • THE END, Joshua Oppenheimer
  • THE LAST SHOWGIRL, Gia Coppola
DONOSTIA SARIA EMANALDIAK
  • LA HABITACIÓN DE AL LADO / THE ROOM NEXT DOOR, Pedro Almodóvar
NEW DIRECTORS
  • BRÛLE LE SANG / IN THE NAME OF BLOOD, Akaki Popkhadze
  • GÜLIZAR / GULIZAR, Belk?s Bayrak
  • HIVER À SOKCHO / WINTER IN SOKCHO, Koya Kamura (Klausura)
  • REGRETFULLY AT DAWN, Sivaroj Kongsakul
  • STARS AND THE MOON, Yongkang Tang
HORIZONTES LATINOS
  • DORMIR DE OLHOS ABERTOS / SLEEP WITH YOUR EYES OPEN, Nele Wohlatz
ZABALTEGI-TABAKALERA
  • ALLE DIE DU BIST / EVERY YOU EVERY ME, Michael Fetter Nathansky
  • APRILI / APRIL, Dea Kulumbegashvili
  • DAHOMEY, Mati Diop (Inaugurazioa)
  • BOKU NO OHISAMA / MY SUNSHINE, Hiroshi Okuyama
  • SUPER HAPPY FOREVER, Kohei Igarashi
  • ULYSSES, Hikaru Uwagawa
PERLAK
  • MEMOIR OF A SNAIL, Adam Elliot
  • OH CANADA, Paul Schrader
  • YEOHAENGJAUI PILYO / A TRAVELER’S NEEDS, Hong Sangsoo
CULINARY ZINEMA
  • GRAND MAISON PARIS, Ayuko Tsukahara
  • KITA NO SYOKUKEI / NORTHERN FOOD STORY, Tetsuya Uesugi
  • SHELF LIFE, Ian Cheney
ATZERABEGIRAKOA: ITALIA BIOLENTOA. POLIZIA-ZINEMA ITALIARRA
  • IL CASO MORO, Giuseppe Ferrara
  • IL GIORNO DELLA CIVETTA / THE DAY OF THE OWL, Damiano Damiani
  • IL PREFETTO DI FERRO / THE IRON PREFECT, Pasquale Squitieri
  • INDAGINE SU UN CITTADINO AL DI SOPRA DI OGNI SOSPETTO / INQUIRY OF A CITIZEN ABOVE SUSPICION, Elio Petri
  • L’ULTIMA NOTTE DI AMORE / LAST NIGHT OF AMORE, Andrea Di Stefano
  • LA POLIZIA RINGRAZIA / EXECUTION SQUAD, Steno (Stefano Vanzina)

Zinemira Kimuak (Soilik profesionalentzako emanaldia)

Zinemira sailean Kimuak 2024 programaren film laburren hautaketa bilduko da. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Euskadiko Filmategiaren ekimenaren xedea urteko euskal film labur nabarmenenak zabaltzea da. Kimuak hautaketak zazpi film labur bilduko ditu aurten:

  • DINOSAURIOAK / DINOSAURS, Koldo Almandoz
  • ERROTATIBA / THE ROTARY PRESS, Iratxe Fresneda
  • ETORRIKO DA (ETA ZURE BEGIAK IZANGO DITU) / WHEN IT COMES (IT WILL HAVE YOUR EYES), Izibene Oñederra
  • EXERGO, Jorge Moneo Quintana
  • PATRIMONIO / PATRIMONY, Aitor Abio
  • TODO LO CUBRE LA SAL / SALT COVERS ALL, Joana Moya
  • UTLÄNDSK, Alba Lozano

Elena Irureta Zinemira Saria

Elena Irureta Zinemira Saria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude