El círculo cerrado

pn681.jpgEl círculo cerrado. Jonathan Coe. Anagrama 2007.

Egia esan, ez dakit zergatik iritsi naizen liburu honen amaieraraino: ez da niretzakoa. Autoreak egiten dituen kiribilak, artifizialegiak egin zaizkit. Ematen du arbel batean jarri dituela pertsonai guztiak eta gero marra bidez lotu dituela batzuk eta besteak: hau honekin ezkondu, hau honen alaba dela argitaratu… Egia da nobela honetako protagonistak El club de los canallas, Coeren beste nobela batekoak direla, eta hura irakurri gabetan korapilatsuegia egin zaidala dena. Egia da, hala ere, britainiar laborismoa eta gizarte britisha barnetik ezagutzeko parada ederra eskaintzen duela: amets galduak, Irakeko gerra… Liburua irakurtzen ari nintzela, zera pentsatu dut, liburu berori (edo tankerakoa) baten batek euskaraz emango balu, ea egongo ote litzatekeen inor hain luze irakurtzen ibiltzeko prest. Bestalde, pare bat aipamen gastronomio okerreko daude, eta asko distraitu naute kontakizunaren harian. Esate baterako, Michelin bost izarretako jatetxeak aipatzen ditu, halakorik ez dagoelarik munduan, edota protagonistek “neguko barazkiak” jaten dituztenean Abuztu sargori betean. Badu zerbait aurrera tiratzen duena, baina, orohar, kale.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)