Ekain kobazuloaren aurkikuntzaren ospakizunak

Ekain kobazuloaren aurkikuntzaren ospakizunak Ekainberrin –

Ekain kobazuloaren aurkikuntzaren ospakizunak Ekainberrin larunbat honetan.

Bisita gidatu bereziak Ekainberrin eta Ekain muinora igoera egingo dute Zestoako gazteek.

Ekain kobazuloaren aurkikuntzaren ospakizunakEkainaren 8an Ekain kobaren aurkikuntzaren 55. urteurrena ospatuko da eta programa berezia aurkeztu du Ekainberrik. Bisita gidatu guztietan bisitariei aurkikuntzaren inguruko azalpenak eman eta aurkitutako margoen garrantzia azalduko zaie. Bisita bereziak ospatuko dira 12:00tan eta 16:00tan eta gainera, bigarrengo urtez jarraian, Ekain Muinora igoera egingo dute 15 urteko Zestoarrek urteurrena oroitzeko.

Prentsa ohar baten bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatu Goizane Alvarezek esan du Ekaingo kobazuloaren aurkikuntza mugarri “garrantzitsua” izan zela gure kultur ondarearen historian. Aurkikuntza horrek munduko labar-arte bilduma “garrantzitsuenetako” bat azaleratzeaz gain, Ekaingo kobazuloa historiaurreko artearen munduko mapan leku nabarmenean jarri zuen.

“Kultura Sailetik Ekainberrirekin konprometituta gaude, gure kultura-ondare baliotsua babesteko, zaintzeko eta zabaltzeko funtsezko modua dela uste dugulako. Ekainberrik berebiziko garrantzia du gure sustrai historiko eta kulturalen garrantziari buruzko hezkuntza eta sentsibilizazioan “, adierazi du.

.

Bisita gidatu bereziak Ekainberrin

Ekainberri Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak parte hartzen duen zentroa da. Ekaingo (Uneskok Gizateriaren  Ondare izendatua) kobazuloaren  Magdalen Aldiko margoen faklsimila (erreplika zehatza) da Ekainberri. Museo ekipamendu ezberdina eta orijinala da eta bertan sentiaraziko dizute haitzulo batean somatzen den sentsazioa Homo sapiens-aren inguruko animaliek irudikatzeko abilezia miresten duzun bitartean. Hori dena osatzeko zenbait jarduera bizitzeko aukera izango duzu (ehiza, sua, margotzea) Paleolito Garaian bezala.

Ekainak 8 larunbata, Ekainberriko bisita guztietan duela 55 urte Ekain kobaren aurkikuntza nola gauzatu zen azalduko zaie bisitariei, ondorengo ikerketen inguruko datuak eman eta aurkitutako margoen garrantzia azalduko zaie. Aurkikuntzaren protagonista izan ziren Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik bizi zuten momentu horren garrantzia azpimarratu eta gogora ekarri nahi da egun berezi honetan.

Hori bakarrik ez, bisitariak Ekain kobazuloan margoak aurkitu zituzten bi protagonisten paperean sartuko dira. Bisita bereziak izango dira 12:00tan euskaraz eta 16:00tan gazteleraz, izan ere, bisita egiteko erreplikako argiak itzali egingo ditugu eta bisitariek soinean eramango duten kasko eta argiaren laguntzaz ikusi beharko dituzte margoak.

.

Ekain Muinora igoera

Egun berean eta bigarrengo urtez jarraian, Ekain koba aurkitzen den Ekain Muinorako irteera ospatuko da Zestoako 15 urteko gazteentzako exklusiboki. Zestoako Agiro Mendi Kluba eta Ekainberriren lankidetzari esker, Ekain Muino mitikorako igoera korrika egingo dute beste behin. Belaunaldi berriek, Ekain kobak duen garrantzia ezagutzeko eta euskal kulturaren erakusgarri gorena barneratzeko antolatutako ekintza izango da. Gure Munduko Ondareaz gozatzeko irteera.

.

Aurkikuntza

Ekainaren 8a data berezia da Ekainberrirentzat, Antxieta elkarteko bi gaztek, Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri, Ekain kobako margoak aurkitu zituztela 55. urte ospatzen direlako.

Ekainaren 8an kobazulo horretan giza aztarnen bila hasi ziren. Rafael zulo batetatik zetorren aire korronte hotz batetaz ohartu zen, bidea oztopatzen zuten harri bloke batzuk kendu eta 20 metro ingurutan pasabide batetan zehar arrastaka ibili ziren. Zutik jartzean, zoruaren zaratek eremu zapalgabean zeudela adierazi zieten. Sarreratik 60 metro ingurutara, André Leroi-Gourhan etnologo, arkeologo eta historialari frantziarrak “zaldi multzorik bikainena Kuaternarioko arte guztian” bezala kalifikatu zuen Zaldien Panel Handiarekin egin zuten topo.

Hurrengo egunean bertan Aranzadi Zientzia Elkarteak, On Jose Migel Barandiaran buru zuela, ikerkuntza lanak egiteari ekin zion. Bertako labar irudiak ikusi eta aztertu ondoren, hauek duela 13.000-14.000 urte inguruko gizakiek eginak zirela ziurtatu zuten, Goi Paleolitoaren bukaera aldean, zehazkiago esateko, Goi Madeleine aldia deitutako aro kultural baten barruan.

Ekain kobazuloa, ezinhobeto kontserbaturiko 70 animali-irudirekin; 64 margotuak eta 6 grabatuak; 2008ko uztailaren 7an UNESCOk ospatutako konferentzian, Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zuten, Erlaitz Kantabriarreko labar-artearen beste 17 santutegirekin batera; Altxerri eta Santimamiñe, besteak beste.

Labar artea duten Euskal Herriko kobazulo ugari aurkitu dira azken urteetan. 1969an Ekain kobazuloa aurkitu zenean, bost urte lehenago aurkitu zen Altxerriren berri besterik ez zegoen Gipuzkoan. Ordudanik aurrerapen tekniko handiak eman dira eta labar artea duten kobazuloen errealitate osatuago bat daukagu gaur egun. Labar artea duten 27 kokagune inguru ezagutzen dira Euskal Herrian, horietatik 9 Gipuzkoan: Zestoako Danbolinzulo, Erlaitz eta Astuigaña;  Praileaitz I (Deba), Arbil V edo Sustraixeako Koba (Deba), Astigarraga (Deba) eta Aizbitarte IV (Errenteria); lehen aipaturiko Ekain (Deba) eta Altxerri (Aia) kobazuloez gain. Honek, Euskal Herria eta Erlaitz Kantabriarra, munduko labar artearen kontzentrazio-gune garrantzitsuenetarikoen artean kokatzen du.

.

Urte osoan zehar zabalik

Ekainberriko bisita urte guztian zehar burutu daiteke eta, bikotekiadearekin, familian edo taldean asteburuan egiteko plan bikaina da. Ekainberriko bisita guztiak gidatuak dira, beraz, sarrerak online eta aldez aurretik erostea gomendatzen dizugu.

Ekainberriko programazioa 2024:

  1. Ekainak 8: Ekain kobaren aurkikuntza. 55. urteurrena (1969-2024).
  2. Ekainean irekiera aurrikuspena – irailak 30: “Emakume Arkeologoak Gipuzkoan” aldi baterako erakusketa.
  3. Uztailak 7: UNESCOk Ekain koba Munduko Ondare izendapena. 16. urteurrena (2008-2024).
  4. Irailak 14: Eskaintza didaktikoaren aurkezpena. Ikastetxeei zuzendutako ate-irekiak.
  5. Irailak 11: Ekainberriren inaugurazioa. 16. urteurrena (2008-2024)
  6. Urrian: Europako Ondarearen Jardunaldiak. Jarduera berezia.

 

www.ekainberri.eus

ekainberri

Informazio gehiagorako eta zalantzak argitzeko.  Ekainberriko Sarrera Salmenta Bulegoa: Portale kalea 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

943 86 88 11 – info@ekainberri.com

Ekain kobazuloaren aurkikuntzaren ospakizunak Ekainberrin larunbat honetan

Gipuzkoako Foru Aldundia - Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude