Ehunka lagunek sinatu dute Antzokia irekitzeko eskaera
Ehunka lagunek sinatu dute Antzokia irekitzeko eskaera –
Ehunka lagunek sinatu dute Antzokia irekitzeko eskaera
Gasteiz Antzokiaren aldeko plataformak Izaskun Arrue kulturguneak bizi duen egoera argitu eta konponbide bat eskatzeko aldarria egin zuen duela hilabete. 2022ko irailaz geroztik amaituta dagoen eraikinaren ateak ireki eta Gasteizko euskaltzaleek duela hamarkada bat baino gehiago aldarrikatzen duten proiektu behin betikoz martxan jartzeko eskatu zitzaion Gasteizko Udal gobernuari.
Azken asteotan elkarrizketak izan dira arduradun politiko eta talde politiko ezberdinekin, eta Udal bilkuran mozioa aurkeztu zen konponbidea bilatzeko neurriak har zitezen eskatuz. Alde guztiek, hitzez, beren borondate ona adierazi arren, egoerak berdinetan jarraitzen du eta arduradun politikoek ez dute korapiloa askatzeko proposamenik egiten. Egoera jasangaitza izan arte eutsi nahi diote euren posizioari, Antzokia kudeatzeko ardura duen Lazarraga kultur elkartea itotzeraino.
Egoera horren aurreran, gero eta gehiago dira konponbide bat eskatuz entzun genitzakeen ahotsak: Bernardo Atxaga, Edurne Azkarate, Karmele Jaio, Paul Urkijo, Irantzu Lekue, Aroa Arrizubieta… eta beste aurpegi ezagun askok sare sozialen bitartez erakutsi dute proiektuarekiko atxikimendua.
Gainera, herritarren babesa ere gero eta nabariagoa da; Udalari egoera argitzeko eskatuz plazaratutako gutuna ehunka lagunek sinatu baitute dagoeneko. Guztira, 1.600 sinadura baino gehiago jaso da, momentuz, eta kopuruak gora egiten jarraitzen du egunetik egunera.
Proiektu honek ezin du zakarrontzian amaitu. Horregatik ozen salatu nahi dugu Gasteizko udalaren utzikeria eta borondate falta eta, eskatzen dugu: Udalak egoera bideratzeko eta konponbide adostu bat lortzeko neurriak har ditzadala berandu baino lehen.