Ehun diskarik onenak Fermin Etxegoienen eskutik
Denboraldi honetan Asier Leoz ere bere Portobello saioarekin (Euskadi Irratia) ordu berean jarri duten arren, Fermin Etxegoienek Ekaitz perfektua (Euskadi Gaztea) saioan aukera ausarta egin du. Musika garaikidearen bere ehun disko kuttunenak hartu eta haien entzuketa iruzkindua egitea.
Zinez hautu interesgarria musika berrienaren morroi bilakatzeko tentazioa dugunontzat.
The Clash, Ruper Ordorika, Peter Gabriel…
- Historiari, eta aldi berean musikaren historiari, errepaso egiten dio Etxegoienek.
- Hauxe, adibidez, Pink Floyden The dark side of the moon diskoaz egindako saioa.
- The Clashen London Calling diskari eskaini zion saioa azaroaren 21ean.
- Ruper Ordorikaren Hautsi da Anphoraz aritu zen hilabete haseran, euskal diskoek kuttunenen artean lekua dutela erakutsiz.
- Neil Youngen Harvest diskari buruz edota Peter Gabriel So lanari buruz egindakoak ere entzun daitezke poscastean.
Irudia | Fermin Etxegoienek bere ehun disko “onenak” Euskadi Gazteako Ekaitz Perfektua saioan | Noticias | LGPL
Oker ez banago, horrelako zeozer egin zuen bere garaian Ferminek berak Bilbo Hiria irratian.
DiskO, ez diskA, mese…