Egundoko kantaria > Phillipe Jaroussky

Egundoko kantaria
Phillipe Jaroussky Arte telekatean

Zaila egongo da ni baino ezjakin eta aldrebesagorik aurkitzea musika klasikoaren kontuetan, baina, lantzean behin, gozatu ederrak hartzen badakit neuk ere. Horietako baten testigu izatea egokitu zait gaur bertan, Arte kateak Christián Blé-ren film bat erakutsi duenean: Jaroussky, voix haute.

Seguru asko Madonna baino famatuagoa izango da gizona, baina nik ez neukan haren albisterik, gerora jakin dudan arren, zineko Farinelliren ahotsa berak jarritakoa izan dela.

Izena Phillipe Jaroussky du, eta ahotsa ikaragarria, castratti haiek gogorarazten dituen kontratenorearena. Egia esanda, mezzosopranoa dirudi, zenbait unetan.

Hizketan hasi denean, ahots normal, lodi eta ustegabeko batez esan du berak musika ikasi zuela lehenbizi, pianoa, arrabita eta horrelakoak, baina kantuaren plazera aurkitu zuenean, bide horrexi eutsi ziola.

Gaur ikusi dugun filma hemen ikus daiteke, zazpi egunetan soilik, gaurtxe hasita, halaxe izaten baita Arte katearen emankizunen eskaintza sarean. Eta denboran aurrerago, hemen geratuko da. Baina, badaezpada, Henry Pourcell-en kantu bat abesten ere jartzen dut hemen azpian, gustu duenarentzat. On egin.

http://www.youtube.com/watch?v=JCrbTBEeiyQ

Egundoko kantaria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Egundoko kantaria > Phillipe Jaroussky”-ri buruz