Egokia ote Kultura Sailaren mezua?

MTA0Nw==

Agian jakin behar da, euskarazkoaren ondoan doala gaztelaniazko lerroa ere, eta argi handia ematen diola euskarazkoari: Un cordial saludo, con nuestros deseos para el nuevo año.

Horrela bai, gaztelaniazkotik abiatuta, ederki ulertzen da euskarazkoa. Baina gaztelaniazkoa ere ondo al dago, ba? Ez al zen orain arte esan con nuestros mejores deseos?

Gehitu horri guztiari emailez bidalitako zorion agurrak agerian dituela gainerako jasotzaile guztien helbideak eta, zabarkeria ez ote den gailendu pentsatzen hasteko modukoa ez ote den…

Zer iruditzen zaizu zeuri, egokia al da: Agur bero bat, urte berrirako gure nahiekin batera?

Irudia | Kultura sailaren Urte Berrirako agurra | pantailakada | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

10 pentsamendu “Egokia ote Kultura Sailaren mezua?”-ri buruz

  • edorta jimenez 2009-12-28 14:30

    Oso egokia deritzot. Gogoa, euskaraz, singularrean da. Hala eta ere, pluralean erabilitzen dute. Zalantza ere, singularra. Hala eta ere, pluralean erabiltzen dute. Gazteleraren eraginez, jakina. Aukerak hori bezala: oportunidades. Edo Urtarrilak 1ean, EGA azterketan akats larria dena. Beraz, zer du mezu horrek beste edonon ikusten eta aditzen ditugunek ez dutenetik? Eta non dago iritzi eta iruditu aditzen arteko aldea? Ondo iruditzen zait, ala ondo deritzot? Nik neuk biak ulertzen ditut. Lehena, gazteleraz dakidalako; bigarrena, gure amaka halaxe esaten zuelako. Zorionak? Hau ere, nondik dator? Felicidades 0te da?

  • Txema Lekarre 2009-12-29 08:34

    “Iruditzen zait” gazteleraz dakizulako ulertzen duzu zuk. Ondo da. Leizarragak ere horrexegatik ulertu eta idatziko zuen, agian.
    Mezuaren hariari erantzunez, neronek ere uste dut Kultura sailak kontu handiagoz egin beharko lituzkeela hainbat gauza.
    Baina tira.

  • Edorta Jimenezek ondo dioen moduan “zer du mezu horrek beste edonon ikusten eta aditzen ditugunek ez dutenik?” Bestalde, noiz zabalduko du ahoa Kultura sailburu Urgell andereak Egunkariaren astakeriaz? Bitartean, deskultura sailburu izango da niretzat.

  • Honakoa aurkitu dugu idazleen arteko foro batean, antza, mezua jaso duten guztien ageriko izenak ikusi ostean idatzitakoa: << Dena den, zabarkeriak zabarkeria (barkagaitza, ziur asko, bai hizkuntzarena eta bai datuak agerian uztearena), niri biziki tristeago iruditu zait Kulturako Sailburu panpoxaren zerrenda honek erakusten duen “euskal mundua”, euskal filologiaren itzalpetik askoz harantzago ez doana. Ezta Kulturakoentzat ere VIP izatera iristen ez diren horien artean, hiruzpalau idazle ospetsu (bost, akaso?), hainbat euskaltzain, fakultateko kide eta irakasle zozokote (gutako batzuk tartean) eta egun oraindik filologiako ikasle izateari utzi ez dioten dozenaka eta dozenaka izen. Horra, bada, Euskal Kulturaren arduradun ofizial nagusiaren “ euskal unibertsoa”!>>

  • “Agur bero bat, urte berrirako gure kakarekin batera eta ea usteltzen zareten denak datorren urtean” Hori seguru pentsatuko zuten hori idaztean.

    XXXXXX halakoak!!!! 

  • Bistakoa da Pedroren aurreko iruzkina “apaldu” egin dugula. Mesedez, segi dezagun ZuZeun orain arte bezala: nahi duguna esaten, baina inor iraindu gabe. Mila esker.

  • Ez nator bat “iruditu” aditzari egindako kritikarekin. Bizkaian eritzi/iruditu bereizketa egingo da, baina horrek ez du esan nahi Euskal Herri osokoa denik. Gipuzkoan “iruditu” arrunt-arrunta da zentzu honetan: Elhuyar
    1 zaio ad.
    parecer, creer
    * Etxe hori polita iruditzen zait: esa casa me parece bonita.
    * Ongi iruditu zait: me ha parecido bien.
    * Mikel tontoa dela iruditzen zait: creo que Mikel es tonto.

    Begiratu, gainera, OEH-an: http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_oeh&view=frontpage&Itemid=340&lang=eu

    2. (G-azp, AN-gip, B ap. Gte Erd 170; Lar, Añ), iruritu, iruitu, urdutu. (Aux. intrans. bipersonal). Parecer. “(No se me ha pasado por la) imaginación, etzait iruditu ere” Lar (Añ ez jat iruditu bere). “Qué piensas, qué juicio haces, zer iruditzen zatzu!” Ib. (s.v. parecer). “Parecerle así equivocándose” Ib. “Representársele algo a la imaginación” Ib. “Aparentársele, imaginársele” Añ. “Figurársele a uno” Ib. v. iduritu:
    (Con ote en la subordinada). Ori tontua izango ote zan / jendiari iruitu. EusJok II 71. An ageri duzu / leiardi baten / okotz-masailletan / belar-ebaten… / (Aparra yaten / obeto dirudit / ari ote den). Ldi UO 38.

    (Sin complemento, con el sentido de ‘parecer bien, apropiado’). Apaltzeko garaia ez da urruti ta iruditzen ba zaizue aparimerienda bat egin genezaguke. JAIraz Bizia 71.

    (Con dat. pero sin concordancia verbal). Norberari on diruditenak, ala, eziduri izan-arren, on diranak […] aipatzen al dituzu? Zait Plat 96.

  • edorta jimenez 2009-12-30 11:47

    Eskerrik asko nireak zirikatu zaituen guztioi. Leizagarrak zelan erabiltzen duen, hona:
    http://klasikoak.armiarma.com/cgi-bin/corpusBila.pl?check1=1&hitza1=iruditu&mota1=hasi&distancia2=1&hitza2=&mota2=hasi&distancia3=1&hitza3=&mota3=hasi&idazlea=&generoa=0&garaia=M-16&euskalkia=0

    Kontua, ostera, sakonagoa da, zera, zein batu egiten ari garen. Etxean bizkaiera ikasi dutenak akonplexaturik biriz dira, besteena beti norberarena baino zuzenagoa dela iritzita. Horrexegatik zirikatzen dut nik. Begitandu, eritxi, zera emon,… horrelakoak Linbora joanak dira, oi Joanna (Albretekoa, jakina).

    Kontua da, eta ardura duena, Bizkaia honetatik: zeri deritzogu euskara batua? Elizen Arteko Biblia, batueraz ala gipuzkera osotuan idatzia da? Nik, aukeran, nahiago Leizarragaren zatiak, edota Duvoisin harena, lapurteraz, berri hori baino.

    Eztabaidarako gaia, nire ustez, zera da: zertan euskara batua gaur? Hau argitu ezean, jai.
    Mila esker.

  • Txema Lekarre 2009-12-30 12:36

    Ez dut oso ondo ulertzen, Edorta, azken idazki hori. Badakit, jakin ere, zer esan nahi duzun, baina ez diot sekula antzik hartu diskurtso horri.

    Alegia, nik irakurri eta entzuten ditut euskara batuan “begitandu”, “iritzi (aditza)” eta beste hainbat gauza, nik nere etxeko euskaran erabiltzen ez ditudanak, eta ondo iruditzen zait.

    Ni-ren ordez neu erabiltzeko joera niretzat (nire euskararentzat) gehiegizkoa (bizkaieraren eraginez, seguru asko) ere ontzat hartzen dut batuan, eta supitoki ultraugaltzen ari den “eurak / euren” komodin hori ere bai; besteren euskara baitira, eta batuak kabitzen dena, nire ustez.

    Ulertzen ez dudana da “iruditzen zait” horri buruz zuk esandakoa, norberaren euskeraren defentsa ezin baita oinarritu besteren euskera erasotzean.

    Zer batu egiten ari garen? ba igual bizkaieraz mintzo diren askori gustatzen ez zaiona (edo askok atsegin ez duena, nahiago baduzu), baina seguruenik zubereraz mintz diren askori ere ez zaio gustatzen. Eta, erne, gipuzkeraz mintzo diren askori ere ez… hemen bai baitirudi beti defendatzen aritu behar dutenak batzuk bakarrik direla.

  • edorta jimenez 2009-12-30 14:43

    Txema eta besteok, zirikatzearren idatzi dut idatzi dudana, Kultura Sailburuaren ‘nahiekin’ horren harira. Esaten dizkidazunak gogoan hartuta, gaizki ulertuak barkatzeko eskatzen dizut, bihotzez. Hizkuntza bakarra nahi dugu, bizia eta bizia bera bezain aberatsa. Hau guzti hau alde batera, ZuZeu agerkari honetan erakutsi diguten trapuan ‘anhaiekin’ horrekin zer ikusirik ez duen beste kezka bat ere badagoela dirudi, alegia, hurrengoa:

    “Gehitu horri guztiari emailez bidalitako zorion agurrak agerian dituela gainerako jasotzaile guztien helbideak eta, zabarkeria ez ote den gailendu pentsatzen hasteko modukoa ez ote den…”.

    Bada, bai, barkatzen gaitza da zera, helbide guztiak hor agerian ipinita bidali izana. Administrazioaren zabarkeria, oraingoarena ala orain arteko guztiena?

    Eta non dago, bestela ere, datuen konfidentzialtasuna?