Edurne Ormazabal, irakurle amorratua
Edurne Ormazabal-ek Gurebook-i eskeinitako elkarrizketa
Irakurle amorratua izanik, ezaguna al zaizu irakurketa digitala?
Bai noski, ezaguna zait eta gaia asko interesatzen zait gainera.
Eitb.com-en lanean hasi nintzenetik mundu digitalarekin zerikusia duen
edozein gai interesgarria irudizen zait. Gaur egun ezinezkoa da digitala
alde batetara uztea, gure eguneroko bizimoduan alor guzietara iritsi
baita eta geratzeko asmotan gainera.
Ezagutzen al duzu digitalean irakurtzen duen norbait?
Egunero prentsa edo informazio iturri bezela erabiltzen duen asko
ezaguntzen dut. Literatura irakurtzeko erabiltzen dutenak gutxiago.
Tablet edo e-reader-ik erabiltzen al duzu?
Bai, iPad-a.
Nola erabiltzen duzu? Erabili al duzu irakurgailu elektroniko bezala?
Egia esateko, batez ere asteburuetako prentsa irakurtzeko erabiltzen
dut eta oraingoz liburu bakarra deskargatu dut baina ziur naiz gero eta
gehiago erabiliko dudala liburuak irakurtzeko.
Sartu al zara Gurebook.com-en, ezagutzen al duzu gure ataria?
Bai, ezagutzen dut eta ezinbesteko proiektua iruditzen zait.
Pentsatzen dut oraindik negozio iturri eskasa izango dela baina ez dut
dudarik egiten etorkizun laburrean euskal literatura kontsumitzerakoan
bide nagusienetako bat bilakatuko dela Gurebook.com.
Zuk, musikan gertatu zen gatazka digitala bete betean ezagutu zenuen. Konpara al daitezke bi kasuak?
Industria bakoitzak bere berezitasunak ditu baina bi kasuetan gatazka
digitala hankaz gora ipintzen ari da orain arteko negozio eredua.
Musikaren kasuan bezela, sortzaileen eskubideak, industriaren
beharrak, erosleen ohitura aldaketak, pirateoa…. gai korapilotsuak dira
baina irtenbideak aurkitu beharko dira ez baitago beste erremediorik.
Askok, e-liburuen prezioak garestiegiak direla diote. Zuri zer iruditzen?
Egia esateko ez daukat nahikoa daturik gai honen inguruan iritzi bat
edukitzeko. Kanpotik begiratuta badirudi merkeagoak izan beharko
luketela baina liburu digital bat merkatuan ipintzeak ekartzen dituen
kosteak ez ditut ezagutzen.
Zure ustez, desagertu egingo dira paperezko liburuak?
Erdi epean behintzat ez baina etorkizunean seguru aski oso liburu bereziak bakarrik argitaratuko dira paperean.
Zeintzuk dira zuretzat paperezko liburuaren abantailak eta e-liburuarenak?
Niretzat paperezko liburua bada nolabaiteko “objetu erotikoa”.
Ikutzea, orriak pasatzea, liburutegian bere txokoan gordetzea,
…..liburuari lotutako hainbat ohitura eta liturgia oso gustoko ditut.
E-liburuak berriz beste abantaila batzu ditu, praktikoagoak dira,
etxean ez dugu hainbeste lekurik behar, bidaiatzerakoan askoz komodoagoa
da, letra tamaina egokitu dezakezu…