Durangon, lehen egunetik bigarrenera
Atzo Ibarretxe izan zen protagonista, irekiera egunean. Politikari ugari ikus zitezkeen jende artean nahastuta, herritar xumez jantzita, lehendakari ohiaren aurkezpenaren aiduru. Bestelaz eguna lasai zen joan, kopeteko izerdirik gabe, Palentinotik Plateruenara, antzokitik azokara eta ondoren txiringitoa eraikitzera… Zuzeuren aleren bat edo beste salduaz, kanpoko hotzean. Noizean behin sondeoa egin standez-stand. Kontuak atera eta berriz saltzera. Gaua iritsita afaldu, poteo koxkor bat eta lagunekin Durangoko zirrikituak miatzea tokatzen zen orduan. Bazen girorik Xabier Letek agurtu gaituen gau tranposo honetan. Bazen irririk soberan. Bazen parranda, mozkorra eta lizunkeria. Eta astelehenarekin bat etorri zaigu berri lazgarria. Lete joan da, ez da berriz egonen. Egon, ez da egonen. Eta Plateruenan, Bide Ertzean entzuten, egun arrunta erori zait gainera. Hutsa da.
Irudia | Durangoko azokaren lehen egunaren kronika | Ezezaguna | Creative Commons By SA