Durangoko azoka, onurak eta malurak euskal letrentzat
Euskararen egunean, gaueko 22’45tan ETB1en, saio berezia dakar SAUTRELAk. Zer eman dio Durangok geure literaturari? Egia ote Durango gabe txirotasunez hilko ginatekeela? Benetan al da Durango gure literaturaren birika? Sei idazle ikusiko ditugu gaiaren inguruan eztabaidan mahai inguru batean:Eider Rodriguez, Arantxa Urretabizkaia, Ur Apalategi, Harkaitz Cano, Unai Elorriaga, eta Hedoi Etxarte. (Bideoan duzu aurrerapena, albistearen barruan)
Ezpata hotsak entzuten dira gure argitaletxeetan. Liburuak jaso, zuzendu, inprimategira bidali, kutxetan gorde, hedabideen aurrean aurkeztu, eta, azkenik, saldu. Zein hitz itsusia, ezta? Saldu. Baina hala da, liburua plazaratzen duenak saltzea du xede, merkatuaren legeari amore emanez. Nor ederrago, nor lirainago, nor trebeago, nor gazteago… denak gabiltza, azkenean, joko horretan sartuta, eta agian galduta. Eta non gertatzen da hori, ez bada Durangon gertatzen?
Baina, zer eman dio Durangok geure literaturari? Egia ote Durango gabe txirotasunez hilko ginatekeela? Benetan al da Durango gure literaturaren birika?
Horri begira jarriko gara aurtengo sasoiko estreinako saioan, zeina, ohiko formatukoa ez, baizik eta mahai inguru formatukoa izango dena. Sei lagun ekarriko ditugu, seirak ere idazle: Eider Rodriguez, Arantxa Urretabizkaia, Ur Apalategi, Harkaitz Cano, Unai Elorriaga, eta Hedoi Etxarte.