Durangok eta Liburu Azokak Basterretxea omenduko
Durangok eta Liburu Azokak Basterretxea omenduko –
Amatiñok bere blogean.
Durangoko Arte eta Historia Museoan, aurreko ostegunean inauguratu zen “Nestor Basterretxea, diseinugile grafikoa eta ilustratzailea” erakusketa, artista bermeotarra jaio zeneko mendeurrena ospatzeko. Agerraldia, Etxezarreta Jauregiaren 1. eta 3. solairuetan kokatu da eta otsailaren 3a arte iraungo du zabalik.
Guztira berrogeita hamarren bat artelan bildu dira, 1940 eta 2012 urteen artean burutu eta lau sailetan banatuak: kartelak, ilustrazioak, diseinu grafikoa eta marrazkiak. Aurrenak, kartelak, nabarmen ezagunak, garaian garaikoak, urtetan kalez kale sakabanaturik ikusi izan genituenak. Diskrezio handiagoz, berriz, hainbat argitalpenetako ilustrazioak; areago diseinu grafikoa, lanbide pribatuaren baitan bideratu baitziren gehienbat; eta ezinbestez ezezagunak, azkenik, marrazkiak, batez ere lan ezkutuko hainbat barne-prozesuren abiapuntu eta kimu zan zirenez gero.
Durangoko erakusketa hau Gerediaga Elkartearen ekimenez antolatu da, urteroko Liburu Azokaren inguruan egokitu nahi izan baita, beste hainbat ekitaldirekin batera. Esaterako, abenduaren 7an. Nestor Basterretxearen gorasarrez Landako Gunean eratuko den omenaldia eta Katrin Alberdik museoan eskainiko duen hitzaldia tarteko.
Guztia, Eusko Jaurlaritzak, hogeitaka erakunderekin batera, Basterretxearen jaioatzaren mendeurrena ospatzeko han-hemenka moldatu duen egitarau joriaren barruan.
.
Durangok eta Liburu Azokak Basterretxea omenduko