Donostiako Zinemaldi Alternatiboa

Donostiako Zinemaldi Alternatiboa –

Piztu argiak eta zabaldu oihalak, Zinemaldi Alternatiboaren bederatzigarren edizioa hastera doa, KORTXOENEA gaztetxeak jasoko ez duen laugarren ekinaldia!

Zinema eta gozamena, kritikotasuna eta aldarrikapena uztartzen dira Zinemaldi Alternatiboan eta, talde gogoeta sustatzeko tresna izateaz gain, hemengo, hango eta haragoko erresistentzia eta disidentzia askotarikoen bozgorailu ere izan nahi du. Zinemaldi Alternatiboa 2006. urtean Parte Zaharrean ospatu zen lehen aldiz, bertako Gazte Asanbladak antolatuta.

Azken urteotako erronkari eutsi eta aurten ere Zinemaldi Alternatiboarekin aurrera egiteko prestu dugu gogoa. Eta ez soilik gogoa, baita sormena ere, egitaraua irakurtzean ohartuko zaren bezala.

EZ GARA TURISTAK GURE HERRIAN, ETA EZ DUGU IZAN NAHI

Lisboa eta Bartzelona hirietan turismoaren eraginak eta ondorioak ezagutzeko aukera ere eskaini nahi du Zinemaldi Alternatiboak.

  • ASTELEHENA 25 arratsaldeko 19:00etan TXANTXARREKA gaztetxean BYE BYE BARCELONA (Barna, 2014). Egilea: Eduardo Chivas Fernandez.

  • ASTEARTEA 26 arratsaldeko 19:00etan TERRAMOTOURISM (Lisboa, 2016) eta ondoren solasaldia FIRESTONE Lantegi Berreskuratuan (Añorga Txiki). Egileak: Left Hand Rotation

FESTA DA FESTA, BAINA ZER ARRAIO DA FESTA?

Donostiako Piratak mugimenduak hamabost urte bete berri ditu eta Zinemaldi Alternatiboak ospakizunen segida izan nahi du. Horretarako, “festa” proposatu da aurtengo film-laburren txapelik gabeko txapelketa herrikoiaren gaia eta aitzakia bezala.

  • ASTEAZKENA 27 arratsaldeko 19:00eta Parte Zaharreko Arrano Elkartean.ç

Aurkeztuko diren lanez gain, hamabosgarren urteurreneko Aste Nagusi Pirataren laburpen-bideoa ere proiektatuko da.

DONOSTIAKO ETXE KOLABORATIBOA PROIEKTUAREN AURKEZPENA

OSTEGUNA 28 arratsaldeko 19:00etan Kaxilda liburu-dendan:

  • LA BORDA, COOPERATIVA D’HABITATGE EN CESIÓ D’ÚS (2017)
  • ONE SHARED HOUSE. A radical experiment in communal living (2016)

FOTOGRAMAK PENTAGRAMAN ETA AKORDEAK ZELULOIDEAN

Zinemak eta musikak bat egiten duten pasarte gogoangarriak eta zuzenean musikatutako bestelako pasarteak Donostiako hainbat musikariren eskuetatik.

  • LARUNBATA 30 arratsaldeko 19:00etan Intxaurrondoko LETAMAN gaztetxean.

Donostiako Zinemaldi Alternatiboa

Donostiako Zinemaldi Alternatiboa

 

Seriefiloa naiz.