Donostia Zinemaldiko zortzi film izango dira Agenda 2030 Euskadi Basque Country Sarirako hautagaiak

Zinemaldiko zortzi film Agenda 2030 Euskadi Basque Country Sarirako hautagaiak –

Juan Diego Botto izango da epaiamahiko buru, eta Alicia Luna gidoigilea eta Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Sozialaren zuzendari Asier Aranbarri, berriz, epaimahaikide

Donostia Zinemaldiko zortzi film izango dira Agenda 2030 Euskadi Basque Country Sarirako hautagaiakDonostia Zinemaldiaren 72. edizioko programazio ofizialeko zortzi film dira Agenda 2030 Euskadi Basque Country saria jasotzeko hautagaiak. Sari horrek jasangarritasunaren eta elkartasunaren balioak hobekien islatzen dituen filma aintzatetsiko du, Nazio Batuen 2030 Agendak bultzatzen dituen Garapen Jasangarrirako Helburuen enblema nagusi gisa.

Hautagaietako hiru Sail Ofizialekoak dira: Soy Nevenka / I Am Nevenka (Iciar Bollain), On Falling (Laura Carreira) eta Le dernier souffle / Last Breath (Costa-Gavras). Halaber, epamahaiak New Directors saileko Gülizar / Gulizar (Belkis Bayrak) filma ere analizatuko du, baita Reas (Lola Arias), Sujo (Astrid Rondero eta Fernanda Váladez) eta Cidade; Campo (Juliana Rojas) –hirurak Horizontes Latinos sailean programatuak–; eta Ainda estou aquí / I’m Still Here (Walter Salles) perla ere (Sallesen filmak gidoi onenaren saria jaso berri du Venezian). Argentinako, Brasilgo, Erresuma Batuko, Espainiako, Frantziako eta Turkiako filmak, lan-prekarietateari, migrazioari, kartzelari, borroka feministei, bizitza-amaierako zainketei, naturari edo demokraziaren aurkako arriskuei buruzko gogoeta pizten dutenak.

Euskadi Basque Country 2030 Agenda Sariaren epaimahaiburua Juan Diego Botto aktore eta zuzendaria izango da, eta Alicia Luna gidoigilea eta Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Sozialaren zuzendari Asier Aranbarri izango ditu lagun epaimahaian. Saria -20.000 eurokoa film irabazlearen ekoizle nagusiarentzat- emateko ekitaldia hilaren 27an (ostirala) izango da, Tabakalerako Prisman, 17:00etan. Emanaldiaren ondoren koktel bat egingo da, komunikabideen, industria zinematografikoaren eta publikoaren topagune izango dena. Zortzi pelikulen emanaldietarako sarrerak erosi dituzten pertsonek sari-banaketako ekitaldira sartzeko aukera izango dute. Iaz Bâtiment 5 / Les indésirables film irabazlearen ekipoa bertaratu zen, Ladj Ly filmaren zuzendaria barne. 2030 Agendak migrazioaren eta gizarte-kohesioaren inguruan sustatzen dituen gizarte-balioak bikain islatzen dituen filma da.

Hizketaldiak

72. edizioko filmetako mezu zinematografikoari lotutako sariaz gain, 2030 Agendak sustatutako balioei lotutako hainbat hizketaldi ere egingo dira.

Horrela, Ekoizpena ikuspegi feministatik eta intersekzionaletik aztertuko da CIMArekin eta Ikus-entzunezkoen 50/50 Berdintasunerako Lurralde arteko 2025erako Lantaldearekin elkarlanean antolatutako hizketaldian. Hilaren 23an, Inés Nofuentes eta Beli Martínez ekoizleak eta Lara Izagirre zuzendaria bilduko dira Z aretoan, Salima Jirari eduki- eta aniztasun-aholkularia izanik moderatzailea.

Horrez gain, Gehitu Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkarteak eta Mugen Gainetik erakundeak elkarlanean antolatutako Errealitate transmaskulinoak zinema iberoamerikarrean barneratuz gaiari buruz hitz egingo da. Asteartean (hilaren 24a), zuzendaritza eta gidoigintzan (Afioco Gneco), ekoizpenean (Charli Bujosa) eta casting-zuzendaritzan (Do Bofill) diharduten profesionalek hartuko dute parte, eta Emilio Papamija (trans pertsonen ordezkapen eta ikerketaren zuzendaria ODAn) izango da moderatzailea.

Justin Edgar zuzendariak eta Shani Dhandak -desgaitasunak dituzten pertsonen inklusioan adituak- Aniztasuna eta inklusioa pantailan eta pantailatik kanpo 24an ere aztertuko dute. Hitzordua BFI British Film Institute erakundearekin elkarlanean antolatu da eta Claire Baines ?BFIko inclusion partnerra? izango da moderatzaile.

Laura Carreira beste hizketaldi baten protagonista izango da hilaren 26an (osteguna). Hainbat film labur arrakastatsu filmatu ondoren, zuzendari portugaldarrak On Falling bere lehen film luzea aurkeztuko digu Donostia Zinemaldian. Bere mintzaldian filma egiteko prozesua xehetasunez aztertuko du, baita zinemak aldaketa sustatzeko dituen aukerak ere.

Azkenik, 26an bertan, Narratiba berriak: lente klimatikoa zineman hizketaldia eskainiko da Z aretoan, larrialdi klimatikoaren inguruko kontakizun alternatibo, positibo eta errealistak sortzeko aukerari buruz hausnartuz. Hizketaldi horretan Elham Ehsas zinemagile eta gidoigile britainiarrak, Eneko Muruzabal Bilibineko aholkulariak eta Greenpaceko ekofeminismoaren arloko koordinatzailea den Nerea Ramírezek hartuko dute parte. Saioa Climate Spring taldeko Len Rowles izango da moderatzailea.

2030 Agenda

Euskadi Basque Country 2030 Agenda, hirugarren urtez, Donostia Zinemaldiaren babesleetako bat da. Donostia Zinemaldiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordio horri esker, Donostia Zinemaldia funtsezko eragilea da Garapen Iraunkorreko Helburuei dagokienez Euskadik duen konpromisoan.

2030 Agenda Nazio Batuen Erakundeak 2015ean lortutako akordio bat da. 2030erako ikuspegi bera duten 193 herrialderen konpromisoa da: mundu eta bizitza iraunkorra; eta lehentasun bera kasu guztietan: pobrezia desagerraraztea. Mundu osoan lerrokatzen ditu erakunde publikoen, erakunde pribatuen eta gizarte-eragileen politikak, 17 helburu, 169 jomuga eta ebaluazio-adierazle ezarrita, mundua bidezko, ekologiko, oparo eta baketsuagoa izan dadin lortze aldera.

Bost konpromiso handik laburbiltzen dute edukia: (I) Desberdintasuna geldiaraztea, inklusioa sustatzea eta pobreziarekin amaitzea; (II) klima-aldaketa iraultzea eta trantsizio ekologiko-energetikoa bultzatzea; (III) osasuna, hezkuntza edo aurrerapen digitala indartzea eta sarbidea unibertsalizatzea; (IV) enpresa, lana eta enplegua duintasunaren, oparotasunaren eta jasangarritasunaren balio partekatuak bihurtzea; eta (V) mundu osoan bakea, bizikidetza eta giza eskubideen errespetua sendotzea. Yemen, Irak, Siria, Afganistan, Birmania, Hego Sudan, Etiopia, Somalia, Sahel, Kongoko Errepublika Demokratikoa, etab. Gerrak eta haren ondorenek munduan geroz eta presentzia handiagoa izateak hausnarketa bultzatu beharko luke nazioartean, bakearen gaineko 16. GJHren eguneraketari buruz.

2030 Agendak, gobernuak, foru-aldundiak edo udalak ez ezik, enpresak, unibertsitateak, erakundeak eta gizarte-eragileak eta pertsonak ere inplikatzen ditu. Euskal erakundeen konpromisoa da, eraldaketarako eta elkartasunerako agenda global eta lokal honi lehentasun osoa ematen diotena.

20 obrak osatuko duten Zinemaldiaren 72. edizioko euskal partaidetza

Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko izarrak

Donostia Zinemaldiko zortzi film izango dira Agenda 2030 Euskadi Basque Country Sarirako hautagaiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude