Donostia Zinemaldiaren eskerrak

Donostia Zinemaldiaren eskerrak –

Culinary Zinema 71. Zinemaldian

Mila-mila esker!

Donostia Zinemaldiaren eskerrak

71. edizioaren agurrean, Donostia Zinemaldiak eskerrak eman nahi dizkie akreditatutako 5.000 lagun baino gehiagori, bederatzi egun hauetan programaturiko 200 filmetatik gorako lantaldeei eta, batez ere, 150.000 ikusleei, giza adimenak sortutako istoriez, elkarrizketez eta topaketez gozatu dutenei. 157.000 ikusle inguru izan dira lehen datuen arabera, ikusle kopurua %4 hazi da amaitu berri den aurtengo 2023ko Zinemaldian. Bat gatoz Donostia Saria jaso duen Víctor Ericek esandakoarekin: “zinema aretoan besteak aurkitzea”, “herritarren esperientzia partekatua” bizitzea eta “zinemaren esperientzia publikoa aldarrikatzea”. Zinema-aretoetan elkar ikusten jarraituko dugu eta 2024an, irailaren 20tik 28ra, berriz ere Donostia Zinemaldian.

Jaione Camborda zuzendari donostiarraren “O corno” filmak irabazi du Zinemaldiaren 71. edizioko Urrezko Maskorra

Donostia Zinemaldiaren eskerrak