Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Orkestrak eta SGAEk ‘Kontzertua & Proiekzioa’ Belodromoan

Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Orkestrak eta SGAEk ‘Kontzertua & Proiekzioa’ –

Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Orkestrak eta SGAE Fundazioak ‘Kontzertua & Proiekzioa’ eskainiko dute larunbat arratsaldean, irailak 21

Zinemaldiaren baitan Euskadiko Orkestrak eskainiko duen zine-musikako kontzertua aurkezten dute Euskadiko Orkestrak, SGAE Fundazioak eta Donostia Zinemaldiak. Zinemaldiko lehen larunbatean irekiko da Belodromoa musikazale, zinemazale eta, oro har, ikusleentzat, soinu-banden joaldi sinfonikoa eta horien pelikula-eszenen muntaketa uztartzen dituen ikuskizunerako.

Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Orkestrak eta SGAEk ‘Kontzertua & Proiekzioa’ larunbateanBegi-belarriak plazerez goxatu ahal izango dira ordu eta laurdenez, larunbatean, irailak 21, lehendabizikoz arratsaldez, 18:00etan. Sarrera doakoa izango da.

Musika-kontzertua klasiko bihurtu da dagoeneko Donostia Zinemaldian; sendotuta dago Belodromoko proposamenen artean, eta Zinemaldiko eszenatoki gogokoena da dudarik gabe, 3.000 plazako edukieraz. Aurtengoan Juan Jose Ocon donostiarra izango da orkestra zuzentzearen arduraduna zine eta soinu-banden elkartze jendetsu honetan.

Aurtengo Kontzertua & Proiekzioa hamar filmetarako musikaren egokitzapenez osatzen da. Oraingo honetan hautatutako musikagile eta filmak honakook dira: Alfonso de Vilallongaren La librería, Joseba Beristainen Kantauri, Antón García Abrilen El hombre y la tierra, Xavier Fonten Soy Nevenka, Alicia Moroteren Emilia, Manel Gil-Ingladaren D´Ortagnan eta hiru mosketxakurrak eta Paula Olazek lau film barne hartzen dituen Suitea eskainiko digu (Alguien que cuide de mí, Verano en rojo, Calladita eta Bajo terapia).

Kontzertu berri honetarako, Euskadiko Orkestrak Ainara Ortegaren ahotsa izango du agertokian, La librería eta Kantaurin parte hartuko duena; Andra Mari Abesbatzarena Kantaurin, Paula Olazen Suitean eta D’Ortagnan eta hiru mosketxakurraken, eta Cibran Seixo biolinista izango du gonbidatu Soy Nevenkan.

Joan den urteetan bezala, kontzertuan ikusizko elementu bat gehituko da: musika pelikuletako eszena-muntaketa baten proiekzioarekin uztartuko da 400 m2-ko pantailan, eta muntaketa hori Morgancrea taldeak sortu du kontzertu honetarako espresuki. Gainera, musikagileetako batzuk kontzertura bertaratuko dira Belodromoko oholtzan beren lana aurkeztera.

Sarrera doakoa da eta nahikoa duzu gonbita irailaren 14tik 20ra Donostia Zinemaldiaren Kursaaleko informazio-puntuan jasotzea, 9:00etatik 20:00etara, edo Donostia Turismoren bulegoan, astelehenetik larunbatera 9:00etatik 20:00etara, eta igandean, 10:00etatik 19:00etara. Azken sarrerak Belodromoko leihatiletan eskuratu ahal izango dira goizeko 10:00etatik aurrera.

Larunbata, irailak 21, 18:00
Donostiako Belodromoa

Programa
Alfonso de Vilallonga: La librería(Isabel Coixet)
Joseba Beristain: Kantauri (Xabier Mina + Isaias Cruz)
Antón García Abril: El hombre y la tierra(Félix Rodríguez de la Fuente)
Xavier Font: Soy Nevenka (Iciar Bollain)
Alicia Morote: Emilia (Miguel Ángel Calvo Buttini)
Paula Olaz: Suite:
Alguien que cuide de mí (Elvira Lindo + Daniela Fejerman)
Verano en rojo (Belén Macías)
Calladita (Miguel Faus)
Bajo terapia (Gerardo Herrero)
Manel Gil-Inglada: D’Ortagnan eta hiru mosketxakurrak(Toni García)

Juan José Ocón, zuzendaria
Andra Mari Abesbatza, abesbatza
Ainara Ortega, ahotsa
Cibran Seixo, biolina
Euskadiko Orkestra

Kontzertuaren gutxi gorabeherako iraupena: 1h15

Euskadiko Orkestra Zinemaldiarekin

Urteetan zehar, Euskadiko Orkestrak modu askotan parte hartu du Donostia Zinemaldian. Bere parte-hartze nabarmenetako bat 2012ko edizioan egin zuen, orkestrak mundu osoan ospetsua den Juan Antonio Bayonaren The Impossible filmaren soinu-bandaren zuzeneko estreinaldian parte hartu zuenean (Fernando Velazquezek sinatutako partitura). Hurrengo urtetik aurrera, 2013tik aurrera, orkestra zuzeneko zine-musikako kontzertu bat eskaintzen hasi zen, lehenik Miramongo egoitzan, eta 2015etik aurrera Belodromoan, aurten arte mantendu duen eszenatoki handian. Zine-musikako kontzertuen hamarkada honetan, orkestrak Handia, Errementari, Arrugas, Pájaros de Papel, Los crímenes de Oxford, Alatriste, Tadeo Jones 2, Mientras dure la guerra, Buñuel en el laberinto de las tortugas… bezalako film luzeen soinu-bandak interpretatu ditu. Guztira 60 soinu-banda baino gehiago interpretatu eta ikusarazi ditu denbora honetan Euskadiko Orkestrak. Gainera, aipatzekoa da orkestrak Zinemaldiaren sintonia grabatu zuela 1991 eta 1992ko edizioetan.

Zinemaldian daukan parte-hartze oparoaz gain, Euskadiko Orkestrak film-musikaren arloan lan handia egin du. Joan den asteburuan Jean Renoren My Penguin Friend estreinatu zen zinema-aretoetan, Fernando Velazquezek konposatu eta Euskadiko Orkestrak grabatu du soinu-banda. Velazquezen agindupean, erregistratuta utzi ditu beste hainbat soinu-banda ere: Momias, El poderoso Victoria, Patria, Maixabel, A Monster Calls —Fernando Velazquezek 2016ko soinu-banda onenaren Goya saria jaso zuen—, Ocho apellidos vascos, Contratiempo, Submergence, eta abar.

SGAE Fundazioa, zinearekin bat

2012az geroztik, SGAE Fundazioak Made in Spain sail ez-lehiakorra antolatzen du. Ekimen honek azken urtean ekoitzitako film espainiarren sorta bat osatzen du, estreinatuak izan ala ez, eta Zinemaldiak plataforma bikaina eskaintzen die film horiei guztiei nazioartean hedatzeko. Obrak, bide batez, irailaren 20tik 28ra bitartean proiektatuko dira Madrilgo Berlanga Aretoan.

Bestalde, Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak sortutako Fundazioak berak ere, Dunia Ayaso Saria ematen du Zinemaldiaren baitan, genero-ikuspegidun gidoi onenari hain zuzen ere. Aurten zortzigarren urtea beteko du 2012an hildako kanariar zinemagilearen omenez.

Baita ere, SGAEren Euskadiko Lurralde Kontseiluak Euskal Produkzioko Gidoi Onenaren Saria babesten du, Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak urteroko Zinemaldian bertan ematen duena.

Musikagileak

Donostia Zinemaldiak zinema-talentu emergentea bilduko du Tabakaleran

“Goazen” eta “Marco”, Belodromoan

Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko izarrak

Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Orkestrak eta SGAE Fundazioak ‘Kontzertua & Proiekzioa’ eskainiko dute larunbat arratsaldean, irailak 21

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude