Dock of the Bay-red Elkarrizketak

Dock of the Bay-red Elkarrizketak –

Dock of the Bay 2021 Elkarrizketak, zinearen eta musikaren eremuko hainbat gonbidaturekin solasaldian aritzeko gune bat da. Gune atsegin eta hurbil bat, non, ordu eta erdiz, proposamenak entzuteaz gain zuzenean hitz egin ahal izando dugu haiekin. Bi egun, bi elkarrizketa.

Elkarrizketa 1. Ekainaren 20 etanSanta Teresa Komentua, 12:30 etan.

Lo-itxurak egiten zenituen bitartean kontatu nizuna

Saio honetan soziologiari, musikari, bideoklipei eta Donostian bizi izandako 90eko hamarkadari buruz arituko gara. Hitza emango diegu belaunaldi berriei, narratiba horiek bereganatzeko eta horien esanahia aldatzeko nola eskuratu dituzten aztertzeko.  Nostalgia, teknologia eta diskurtso horiek erabiltzea gaur egun funtsezkoa izango da elkarrizketa sortzeko eta, horrela, kulturatik gaurkotasunera hurbiltzeko.

Moderadoratzailea: Cris Somavilla

Hizlaria: Julen Gorosabel eta Helena Contreras Gorogoro

.

Elkarrizketa 2. Ekainaren 21 etanSanta Teresa Komentua, 12:30 etan.

Zer nolako eragina izan du mundu digitalak zinema dokumentalaren kritikaren birkonfigurazioan?

Zinema eta zinema-kritika interesatzen bazaizkizu eta podcastak irakurri edo entzuten badituzu, zure zain egongo gara. Dei egiten dizugu gai horiei buruz pentsatuko dugun mahai-inguruan parte hartzera. Azken urteetan, sare sozialen, irratiko podcasten eta aldizkari digitalen eskutik zinema-kritika egiteko, zinemaz pentsatzeko eta ideia horiek helarazteko modu berri bat ikusi dugu

Moderatzaileak: Docks&Talks (Laura García eta Inés Calero)

Hizlariak: Blanca MartinezMaría Guerra eta Mariona Borrull

Dock of the Bay-red Elkarrizketak
Dock of the Bay-red Elkarrizketak

Donostiako Musika Dokumentalen jaialdia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude