Dock of the Bay 2023, palmaresa
Dock of the Bay 2023, palmaresa –
Dock of The Bay, Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdiak 2023ko edizioak palmaresa jakinarazi zuen bart, Printzipal Antzokiak hartu zuen sari banaketan.
Marita Stocker zuzendariaren “Rock chicks. I´m not female to you” lanak eskuratu du Dokumental Onenaren saria.
Sari Nagusia “Rock chicks. I´m not female to you” dokumentalak eskuratu du, Marita Stockerrek zuzendua. “Izan ere -epaimahaiaren aburuz-, rock musika sortu zuten hainbat emakume-figura erakusten dizkigu, eta bere bokazio artistikoari jarraitzea aukeratzen duen emakumeari laguntzen diola dirudien narrazio tragiko klasikotik aldentzen da. Road movie egiturari esker, sortzaile horien intimitatea bereganatzen dute, eta etengabeko lasterketak egin dituzte komunikabideen guneetatik kanpo”. Gainera, saritutako dokumentalak “musikara kontzesiorik gabe dedikatutako bizimodu baten edertasuna eta benetakotasuna” azaltzen du.
Christina Rosenvingek, Dario Oliverak eta Lur Olaizolak osatu dute film luzeen epaimahaia, eta Antonio Miguel Arenasek, Isabel Fernandezek eta Yago Parisek, bere aldetik, film laburrena. Azken hauek Ilina Bathia zuzendariaren “The Color Orange” hautatu dute Film Laburrik Onena. “Musikak narrazioaren egitura determinatzeko duen moduagatik, eta ez alderantziz. Bere zaurgarritasunagatik eta nostalgiari kolore berri bat gehitzeagatik, zeina ez baita bere garai iragankorrean gelditzen, oroitzapenak gordetzeko eta etorkizun hobe bat irudikatzeko motor gisa balio duena”.
Gainera, epaimahaiak Aipamen Berezia egin nahi izan dio Arriguriren “Esna kanta” dokumentalari; “abesti baten sormen prozesurako sarbide pribilegiatua emateagatik, musikatik haratago hunkitzen duten intimitatearekin eta hurbiltasunarekin”.
.
Publikoaren Saria
Dock of the Bay jaialdiko publikoak ere bi film saritu ditu. Batetik Cesar Martinez zuzendariaren “La importancia de llamarse Ernesto y la gilipollez de llamarse Eric” saritu du film luzeei dagokienean, eta Jon Martija zuzendariaren “PVC eta aluminiozko zatitxoak” film laburrei dagokienean.
Dock of the Bay 2023, palmaresa