DJ Makala finalista da 4. Musika Independentearen Sarietan


Mikel Unzurrunzaga ‘Makala‘ DJ zarauztarra finalisten artean da 4. Musika Independientearen Sarietan ‘Munduko musikak’ atalean. Berarekin batera Che Sudaka, Josetxo Goia-Aribe & Arantxa, Pascal Comelade & Cobla Sant Jordi eta La Pegatina taldeak izan dira hautatuak. Musika karibearra eta gastronomia uztartzen dituen ‘Unexpected Tapas‘ lanagatik aukeratu dute epaileek.

Disk Jokey plateren gainean abila izateaz gain, ohiko platerekin ere scratchin asko egiten du ogiaz garbitu ostean. Jatun handia da Makala. Askotan onartu du janariaz eta, funtsean, jateaz gozatzen duela, batez ere konpainia onean bada. Munduko hamaika musikari heldu dio beti, inoiz ez zaio goroldiorik hazi. Berlin, Londres, Bartzelona, zein, munduko hamaika lekutan ibilia da musika jartzen.

Bere azken lanean karibeko musikak betidanik gastronomiarekin izan duen loturarekin jolastu du, ‘Unexpected Tapas’, izenak berak iradokitzen duen eran. Lehenago ere aurrekari bezala publikatu zituen hainbat single, ‘Vamos a comer’ tartean. Guk lehendik ezagutzen genuen, irratitik edo Etxekalteko saio izerditsuetatik bada ere, ea munduko beste ertzen batean ezagutzeko balio izaten dion sariketak. Zorionak.

Hona hemen zapore ederreko bere pare bat bideo, bera hobeto ezagutzeko:

Ska con Boogaloo

ORAIN: Makala Bartzelonan

Hemen duzue finalista guztien playlista Spotifyn:

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

2 pentsamendu “DJ Makala finalista da 4. Musika Independentearen Sarietan”-ri buruz

  • Pozten nau Makalaren izendapenak, baina nire ustez, eta kontuak zehazte aldera, “ESPAÑAKO 4. Musika Independentearen Sarietan” esan beharko luke titularrak.
    Bide batez, esan behar da ez dela hautagaien artean euskaldun bakarra. Bertan dira, besteak beste, El Columpio Asesino nafarrak (izendapenak: kanta onenari “Toro” abestiagatik, artista espainiar onenari, zuzeneko onenari, rock disko onenari “Diamantes”-gatik; eta disko beragatik, baita ekoizpen onenari eta album baten diseinu grafiko onenari ere). Josetxo Goia-Aribe, Makalaren atal berean -mejor album de músicas del mundo- dago izendatua, “En jota” diskoagatik. Eta Capsulak -jaiotzez argentinarrak diren arren, Bilbon bizi dira aspaldi aspalditik- zuzeneko onenari lortu dute izendapena, “In the Land of Silver Souls” lanagatik.
    Keep on rockin´!!

  • Glups. Euskaldun dioenean euskal herritar esatea hobe.