David Pérez Sañudo: “Oso pozik gaude, uste dugulako Txanik eleberrian erretratatu zuena filmean islatzen dela”
David Pérez Sañudo ‘Azken erromantikoak’ –
David Pérez Sañudo: “Oso pozik gaude, uste dugulako Txanik eleberrian erretratatu zuena filmean islatzen dela”
…
‘Azken erromantikoak’ filmak Donostia Zinemaldiko New Directors sailean hartuko du parte.
‘Ane’ bere opera primarekin lortutako arrakasta handiaren ondoren, David Pérez Sañudo Donostia Zinemaldira itzuliko da ‘Azken erromantikoak (Los últimos románticos)’ lanarekin. Filma Txani Rodríguezek idatzitako izen bereko eleberrian oinarritzen da eta Euskadi Literatura Saria jaso zuen.
New Directors sailean proiektatuko den film honek Iruneren istorioa kontatzen du, joera hipokondriakoak dituen emakume dudatsu eta bakartia eta herri industrial baten kanpoaldeko fabrika batean egiten du lan. Iruneren bizitza ezagunen zirkulu txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidea edo halako zerbait den bizilagun bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko operadore bat. Iruneren oreka hauskorra apurtu egingo da bularrean koskor bat detektatzen diotenean eta, aldi berean, lan-gatazka bati aurre egin beharko dio.
David Pérez Sañudo: “Oso pozik gaude, uste dugulako Txanik eleberrian erretratatu zuena filmean islatzen dela”