Crossover jaialdiaren 8. Edizioa

Crossover jaialdiaren 8. Edizioa –

Arturo Valls, Omar Ayuso, Sonsoles Ónega, Nacho Vigalondo, Ane Gabarain, Martin Urrutia, Ana Wagener, Josep Cister eta Carles Portak ‘Crossover. Cultura de Series’ jaialdiaren 8. edizioan parte hartuko dute.

  • Crossover Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak sustatutako eta Kultur Factory kultur agentziarekin elkarlanean antolatutako jaialdia da.
  • Crossover-en estreinaldi esklusiboak izango dira: ‘La caza del solitario’, Movistar Plus+-en true crime original bat, eta ‘Mariliendre’, Atresplayer-en jatorrizko telesaila, Javier Calvok eta Javier Ambrossik ekoitzia.
  • Topaketak Santa Teresa Komentuan (Koldo Mitxelena Kulturunearen egungo egoitza) eta Tabakaleran egingo dira, martxoaren 24tik 29ra.

Crossover jaialdiaren 8. Edizioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak, Kultur Factory kultur agentziarekin batera, Donostian martxoaren 24tik 29ra egingo den ´Crossover. Cultura de Series’ jaialdiaren 8. edizioa aurkeztu du gaur goizean. Goizane Alvarez Kultura diputatuak eman du edizio berri honen xehetasunen berri, Isaac Palencia Gazteria eta Kultura Sustapenaren zuzendariak eta Patxi Presa Kultura Sustatzeko zerbitzuburuak lagunduta.

Alvarezek nabarmendu duenez, “zazpi edizioetan zehar, Crossoverrek 20 estreinaldi baino gehiago proiektatu ditu. Etengabe hazten ari den jaialdia da, eta Gipuzkoan ikus-entzunezkoen kultura sustatzeko eta garatzeko dugun konpromisoaren adibide argia da. Elías Querejeta Zine Eskola eta ‘Diálogos de cineastas’ zikloarekin batera, Crossover-ekin gure lurraldeko kultur eskaintza indartu nahi dugu. Ekipamenduen, jaialdien eta kultura-ekitaldien arteko lankidetza eta sinergia horrek sormen-trukerako eta kultura-aberastasunerako giro egokia sortzen laguntzen du”.

Aurten ere, Crossover Koldo Mitxelena Kulturunean (Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa Komentuan du gaur egungo egoitza) eta Tabakaleran egingo da. Estreinaldi eta elkarrizketa ezberdinetan hainbat aurpegi ezagunek parte hartuko dute, hala nola, Arturo Valls, Ana Wagener, Carles Porta, Omar Ayuso, Sonsoles Ónega, Nacho Vigalondo, Ane Rot, Martin Urrutia, Ane Gabarain, Carlos Scholz eta Diego San José.

Bi estreinaldi esklusibo eta bi proiekzio berezi

Jaialdian, ‘La caza del solitario’ estreinatuko da esklusiban, Movistar Plus+-en jatorrizko ez-fikziozko telesaila, Carles Porta sortzaileak aurkeztuko duena, Jorge Ortizekin batera (Movistar Plus+eko Ez Fikziozko Originalen gerentea). Horrez gain, ‘Mariliendre’ telesailaren lehen atala esklusiboki proiektatuko da, Atresplayer-en jatorrizko telesaila, Javier Calvok eta Javier Ambrossik ekoitzia. Javier Ferreiro sortzaileak, Martín Urrutia musikari eta aktoreak eta Omar Ayuso aktoreak aurkeztuko dute.

Gainera, Crossover-ek ‘La vida breve’ filmaren lehen atalaren proiekzioa hartuko du, Movistar Plus+-en komedia originala, Cristobal Garrido eta Adolfo Valor (‘Reyes de la noche’) sortzaileek eta Carlos Scholz (‘Awareness’) protagonistak aurkeztuko dutena; bai eta ‘Twin Peaks’ telesailaren atal pilotuaren emanaldi berezia, Skyshowtimeren eskutik. Nacho Vigalondoren eta Borja Cresporen arteko solasaldia ere izango da, eta hil berri den David Lynchen omenaldia izango da.

Elkarrizketak

Crossover jaialdiaren 8. Edizioa Elkarrizketak, berriz, jaialdiaren nortasunaren ikurretako bat dira, eta telesailen munduko hainbat alderdi eta horiek gizartearekin duten harremana aztertzen dituzte. Zortzigarren edizio honetan, horietako bat ‘Desagertuta’ telesaiari buruz izango da, laster Primeranen estreinatuko dena, eta aldi berean bi hizkuntzatan grabatu zena. Horrez gain, ‘La pareja en las series de ficción’-en fikziozko produktuek amodioaren eraikuntza idealean duten paperaz hitz egingo dugu, baita adinismoaz eta beste zenbait alderdiri buruz ere, ‘La sustancia, actrices contra el tiempo’ hitzaldian. ‘Las hijas de la criada’ elkarrizketan Sonsoles Onegaren 2023an Planeta Saria jaso zuen eta Atresmediak telesail formatura egokitzen ari den eleberriak pantailara egindako bidaia aztertuko dugu.

Azkenik, Josep Cister telenobela onenaren nazioarteko Emmy sariaren irabazleak Xavi Lock izango du lagun. Elkarrekin, Tabakalerako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Laborategiak bultzatutako topaketa baten barruan, eguneroko telesailen gorakada aztertuko dute, eta gaur egun arrakasta handienetakoa duen ‘La promesa’ren nondik norakoak ezagutaraziko dituzte.

Arturo Valls eta Diego San Joserekin afaria

Crossover-ek, gainera, ‘Series Gourmet’ atala eskainiko du, Tabakalerako LABe jatetxean. Topaketak protagonisten lan ezagunenetako batzuetan inspiratutako menu bat dastatzeko aukera ematen du. Oraingo honetan, Arturo Valls aktore eta aurkezlea eta Diego San José gidoilaria izango dira protagonistak.

Ikusle Gonbidatua

‘Ikusle Gonbidatua’, euskara hutsean garatzen den atalak, bost saio izango ditu, eta bertan parte hartuko dute Caricature Resolution marrazkilari arduratsuen kolektiboak, Mikel Yarza kazetari eta musikariak, Joseina Etxeberria aurkezleak, Elena Caballero ‘La Basu’ abeslariak eta Yurre Ugarte gidoilariak.

Urteko telesailen errepasoa

Bestalde, ‘Baipasa’ Euskadi Irratiko magazinak ‘Zer ikusi’ atala aurkeztuko du aurten ere Crossover-en, astero ikus-entzunezko edukiei buruzko gaurkotasuneko informazioa eskaintzen duena. Oraingo honetan, telesailen kontsumoari buruzko betiko eztabaida izango du ardatz saioak: Hobe al da maratoia egitea edo telesailak astez aste ikustea?

Azkenik, ‘Cosecha del 25’ saioan, hainbat hedabidetan ibilbide luzea egin duen kultura-kazetari talde batek aurtengo serieen errepasoa egingo du, eta, ondoren, ‘Batalla de Series’ ezaguna egingo da, bi animazio-klasiko aurrez aurre jarriko dituena: ‘Los Simpson’ eta ‘Padre de Familia’.

Erakusketa

Jaialdia dela eta, Santa Teresa Komentuak ‘Caricature Resolution 25: The series’ erakusketa hartuko du martxoaren 24tik maiatzaren 1era. Gipuzkoako marrazkilarien kolektibo batek egin du, ‘Stranger Things’, ‘The Bout deing’, ‘The Lout Walking’ eta ‘The Lout’ filmetako pertsonaien aukeraketa anitza irudikatuz.

Crossover-en apustua eta kolaboratzaile sarea

Bukatzeko, aipatu behar da Crossover jaialdiak Donostiako Zinemaldiaren, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren (2deo ikus-entzunezko laborategia) eta Basque Culinary Centerren laguntza duela.

Jaialdiari buruzko informazio guztia, ekitaldietarako sarrerak eta gonbidapenak www.crossoverseriesfestival.com web orrian daude eskuragarri.

Crossover jaialdiaren 8. Edizioa

Gipuzkoako Foru Aldundia - Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude