Christian Boltanskiren lanak Pariseko Monumentan
Personnes jarri dio izena erakusketari, eta gizakien memoria du gai nagusi. Bere buruari buruz dio: “ez dut uste artista intelektuala naizenik, sentimenduak, emozioak eta kontuya gizatiarrak erabiltzen ditut nik”.
Erakusketa, hemen ikus daiteke egoki, eta bideo honetan ikusten da nola egin duten muntaketa.
Boltanskik lehenengoz 1991ean harritu gintuen, Berlingo METROPOLIS izeneko erakusketan. Martin Gropius Bau izeneko etxetzarraren hallean, panpin erraldoi bat jarri zuen, bailarina bati zegokion gorputzari, pailazo triste baten aurpegia jarriz. Ballerina Clown zuen izena lan hark, eta 1989koa zen.
Posmodernitatea bete-betean zetorren eta irudi huraxe egin zitzaigun mugimendu guztiaren ordezkari behinen. Hamar metro garai zen panpina erraldoiak, ezinegon modukoa sortzen zion ikusleari, ulertezintasun itzel bat. Artelan bakarrean kode ezagunak erabili eta bilbatu arren, mezua zail baurkezten zitzaion bisitariari. Etxetzarraren sendotasuna kolokan jarri ahal balu, panpina hark.
Erakusketa hartan bertan, gerora handi egingo ziren artista zenbait ezagutzeko parada ukan zen: Bill Viola, Cindy Sherman, Thomas Ruff, Ed Ruscha, Mike Kelly eta ziento erdi artista guretzat ia ezezagun ageri ziren Nauman, Kounellys eta Merz bezalako “kontsagratuagoen” ondoan. Gureetatik, Cristina Iglesiasen lana zegoen ikusgai, eta bere senar zendu Juan Muñozenak ere bai.
Irudia | Boltanskiren Ballerine Clown 1989 | zz | Creative Commons By SA