Caostica, Nazioarteko Film Labur eta Bideoklip Jaialdiaren 22. edizioa ekainaren 3tik 9ra Bilborock-en

Caostica, Nazioarteko Film Labur eta Bideoklip Jaialdiaren 22. edizioa –

CAOSTICA

Caostica, Nazioarteko Film Labur eta Bideoklip Jaialdiaren 22. edizioa ekainaren 3tik 9ra Bilborock-enEkainaren 3tik 9ra izango da Bilborock-en, #InteligentziaArtifizialOkerrak eta ergeltasunak Neo-Bilbo eta gainerako unibertso ezaguna bereganatu ez dezaten. Munduko leku guztietako 70 obrek osatzen dute Sail Ofiziala, eta, lan horien proiekzioaz gain, jarduera paralelo ugari egingo dira.

Aurten, berrikuntza gisa, Caosticak, Euskadiko Gidoilarien Elkartearekin batera, Euskal Film Laburren Merkatuaren lehen edizioa antolatu du. Industry izaerako eta guztiz berria den ekitaldia, euskal ikus-entzunezkoen industriaren babesa duena eta formatu laburra bultzatu, ikusarazi eta haren sorkuntza –emakumeen artean bereziki– sustatzeko asmoarekin sortu dena. Bertan, hainbat eragile bilduko dira, hala nola ekoizle, sortzaile, banatze-etxe edo jaialdiak. Networking saio batez gain, mahai-inguruak eta hitzaldiak egingo dira, eta, besteak beste, Begoña de Ibarra (Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusia), Vanesa Fernández (EITBko Kultura eta Euskara zuzendaria), Maider Oleaga zuzendariak, Sonia Paciosek (Kuttuna Filmak), Carmen Lacasak (Galapan), Eguzkiñe Aranzibiak (Hemen Elkartea) edo Iratxe Fresnedak (Pimpinella Films) parte hartuko dute.

Jaialdiko jarduera guztiak doakoak izango dira, tokia bete arte.

Informazio gehiago+

Caostica, Nazioarteko Film Labur eta Bideoklip Jaialdiaren 22. edizioa ekainaren 3tik 9ra Bilborock-en

Seriefiloa naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude