Cadizeko txirigotetan, banderak astintzen
Cadizeko txirigotetan, banderak astintzen
Inauteri bezperetan sartuak gara, txirigota garaia Cadizen, gurean ere gero eta zale gehiago duen ikuskizuna. Azpiko honek, autokritiko jokatu eta keinu bat egiten dio kataluniar herriari:
Esto es mi Cádiz. Hermandad entre pueblos: “En el fondo te hierve la sangre de envidia al ver cómo ellos luchan por Cataluña como tú nunca lo hiciste por España”. pic.twitter.com/gVP89Eb1p8
— Fonsi Loaiza (@FonsiLoaiza) 2018(e)ko urtarrilak 18
Gran Teatro Falla antzokian kalapita sortu zuen orain hamabost egun Puigdemont president-ari zintzurra moztu zion txirigota batek, baina zorionez bada Espainia aldean afera ikuspuntu kritiko batekin ikusten duenik ere. Conil de la Fronterako La Playa konpartsak, esaterako.
«Bandera inoiz baino harrotasun handiagoz astintzen duzun horrek, erraiak ere urratzen dizkizulako Kataluniatik Espainia apurtu nahi izateak.
Horrek bai ikutzen dizkizula potroak! Zure herrialdean espainiarrak ez direla ozen oihukatzen dutenak egoteak.
Eta guda hori zurea eginez ateratzen zara kalera, zure espainiartasunagatik, zure herri eta lurrarengatik, zure jendearengatik, Andaluzia atzean utzi eta Kataluniara jo behar izan zutenak, eta oraindik ere bertan direnak.
Baina ze pena, españolito, ez duzula amorru bera sentitu muga gurutzatu eta erbestera egin behar izan duen gazte saldoarengatik. Ze zoritxarra, ez zarela kalera ateratzeko bezain abertzale, gobernu lotsabakoa horrenbeste langile miserian hondoratu bitartean.
Bitartean egizu aurrera!, astindu banderatxoak, nekaezin, zure Espainiaren batasunaren alde, zure Espainiak gosez amorratzen jarraitzen badu ere. Zuk ekin tinko, baina mintzen bazaitu ere, zera esan behar dizut: azken finean bekaizkeria baino ez duzu, eta erraiak irakiten dituzu beraiek Kataluniaren alde borrokatzen dutelako, zuk zure bizitza osoan Espainiaren alde borrokatu ez duzuna».
Argi dago leku gehienetan pentsamendu maioritarioa ez duen jendeak ere bizitzen dela, ta zeozer da behintzat. Halare Andaluzian, Cadizen…. nola bozkatzen dute? Ba bozken %75a PPSOE ta C.s-ek ateratzen dituzte.Hau da , edo faxismoaren alde daudenei bozka ematen diete (PP ta C.s), edo faxismoa 40 urtez zuritzen daramatenei bere sortzailetako %90ak guraso Frankistak zituzten goi postuetan (PSOE) . Horrekin dena esanda.dago gutxiengo batek gauzak argi ikusten dituela? Bai, baina oso gutxiengo txikia da. Gehiengo zabalak faxismoa ta korrupzioa bozkatzen du urtetik urtera.