BIZILABEren tailerra Bilboko Design Week 2020an
BIZILABEren tailerra Bilboko Design Week 2020an –
Diseinu astearekin bat eginez, azaroaren 25ean, asteazkena, 18:00-19:30, “Diseinatu eta programatu zure Bizilabe pegatina azkarra”, hau da, NFC (Near Fear Communication) teknologia erabilita, desio dugun agindua beteko duen pegatina sortzeko tailerra egingo da Bizilaberen eskutik, Matikoko Auzo Factoryn.
Eman izena formulario honetan. Plaza mugatuak!
Bilboko Bizilabek bat egingo du datorren azaroaren 19tik 26ra egingo den ‘Bilbao Bizkaia D-week’ diseinuaren astearekin. NFC(Near Fear Communication) teknologia erabilita, desio dugun agindua beteko duen pegatina programatuko dugu “Diseinatu eta programatu zure Bizilabe pegatina azkarra” izenburupean egingo den tailerrean.
1,5 orduko tailera izango da, eta , bertan, zona hurbileko komunikazioa daraman eranskailu bat diseinatu eta programatuko dugu. Eranskailuari guk nahi dizkiogun funtzioak ezarriko dizkiogu eta, beraz, gure mugikorra bertara hurbitzen dugunean, desio dugun agindua beteko du.
- ZER: Diseinatu eta programatu zure Bizilabe pegatina azkarra. NFC(Near Fear Communication) teknologia erabilita, desio dugun agindua beteko duen pegatina sortu.
- NOIZ: azaroak 25, asteazkena, 18:00-19:30
- NON: Matikoko Auzo Factoryn, Matiko Kalea, 6, 48007 Bilbo
- ADINA: 10-12 urteko neska-mutilak
- DOAN izango da saioa, baina aurrez izena eman behar da
- IZENA EMATEKO EPEA: 2020ko azaroaren 20a
- HIZKUNTZA: euskara izango da tailerreko hizkuntza
Zatoz lagunekin eranskailu magikoa diseinatu eta sortzera. Ingurukoak txundituko dituzu!
OHARRA: COVID-19k eragindako egoeraren aurrean, osasun-agintariek unean ezarritako babes-neurri guztiak hartuko dira, eta ekintzan parte hartzen dutenak babestuta izango dira.