Bittor Kapanaga hil da 85 urtegaz

Bittor-Kapanaga2

Otxandio. Euskara eta euskal mitologiaren ikertzaile otxandiarra atzo, uztailak 14, hil zen. Gaur izango da hileta elizkizuna Otxandioko Santa Marina parrokian, 19:00etan.

Herri kulturgintzan lan ugari egin du Kapanagak bere bizitzan. Idazlea, eta euskara eta euskal mitologiaren ikertzailea bart hil zen bere jaioterrian, Otxandion.

Gerediaga Elkarteko kidea izan da Bittor Kapanaga, eta ia elkartearen sorreratik zuzendaritzan egon da urte askotan. Eibarko gerra osteko euskal mugimendua sortu zuen beste hainbat euskaltzalerekin batera eta 1953an Euzko Gogoan hasi zen idazten. Hainbat aldizkaritan parte hartu zuen gero:  Zeruko Argia, Jakin, Txistulari, Karmel eta Anaitasunan.

http://www.anboto.org/albistea/9886/bittor-kapanaga-hil-da-85-urtegaz/

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria

Zer duzu buruan “Bittor Kapanaga hil da 85 urtegaz”-ri buruz

  • Iazko ekainean izan nintzen Bittorrekin Otxandion.
    Agurtzera hurbildu nintzaion. Ez zen nitaz gogoratzen, nahiz eta ondo oroitzen zen harira ekarri nizkion kontu desberdinez.
    Triste aurkitu nuen, oso; gizartetik baztertua sentitzearen sentimendua edo antzeman nion. Akaso burua gaizki ez zuelako.
    Uste nuen gehiagotan bisitatzeko aukera izango nuela eta halaxe adierazi nion. Bene-benetan eskertu zidan bere irribarre erdi ironiko harekin. Aldez aurretik jakin izan balu bezala ezin izango nuela esandakoa bete.
    Nire oroimenik bihotzetikoena Bittorrentzat!
    Agur eta ohore!