Bilbon kamuflatutako euskaldunak: Amona eta ikaslea
Heliodoro la Torre kalean estankoa 17:00ak inguruan zabaltzen dute eta lehenago siestatxo bat egiteko denbora izan ohi dugu lauhileko hasiera lasaietan. Berriaren ale bat erostea nuen atzo helburu, Ezker Abertzalearen barne eztabaidako idazkia paper formatu zaharkituan izateko. Nagiak barren barrenetik atera eta atea ondo itxi ostean, igogailuan sartu nintzen, gauza gehiegitan pentsatu gabe. Mozolo-mozolo.
Zeroari eman eta aurrera. “Hara! ze azkar geatu deken!”, igogailua gelditu eta ateratzen hasi orduko 3. pisuko amona batekin topo egin nuen… “Kontxo hirugarrenian neok!”, barrenerako. Bai, bazetorren hainbeste beldurtzen gaituzten igogailuetako hizketaldi horietako bat.
– Es la primera vez que vengo aqui- amonak leun. Ondoren ixilune bat, luzea neretzat.
-Ya… Nosotros estamos en un piso de estudiantes. Soy estudiante.
-Aaaaa! eres estudiante.- ixilunea eta berriz amonak (esaldi inprobisatua)
-Ya tuvimos nosotros también un piso de estudiantes. Arriba (irri batez lagunduta)- nik ere irriarekin erantzun eta atea zabaldu zen, oraingoan bai beheko solairuan geunden, eskaratzean.
– Pues nosotros somos Gipuzkoanos- esan nik, “earra botaekena Oier!” pentsatu ere bai. Segituan erantzun zidan amonak, eta siestatik guztiz esnatu ere bai.
– Ni bebai euskalduna naiz! Herri txiki batekua, Xemein.
– Ba nik guraso bizkaitarrak dazkat, hemen jaio nintzan, baino gipuzkuar egin naiz.
– Giputxa, giputxa! Ondo ba…
-Agur bai.
-Agur.
Eta nire bidea jarraitu dut pareko estankora. Buruari eraginaz. Nahastuta. “Bera zer da bizkaitar euskalduna, Bizkaitar gipuzkoarra ala soilik bizkaitarra? Ni zarauztarra naiz, baina giputxia ala bizkaitarra? Ala Palazioberrik dioen legez Nafarra?”, pentsatzen.
Biok euskaldunak gara, izatez eta mitzatzez, euskaldun kamuflatuak gazteleraren munduan.