Bilboko Musika Bandaren omenaldia euskal folkloreari
Bilboko Musika Bandaren omenaldia euskal folkloreari –
Bilboko Udal Musika Bandaren omenaldia euskal folkloreari, udaberriko denboraldiari agur esateko.
GAUR ostirala, ekainak 21, 19:00etatik aurrera, Bandako zuzendariordea den Iñaki Urkizu Areatzako Kioskoan jarriko da taldearen buru, “Gure doinuak” kontzertua eskaintzeko.
Bilboko Udal Musika Bandak amaiera emango dio 2024ko Udaberriko Denboraldiari “Gure doinuak” kontzertuarekin, euskal folkloreari egin dion omenaldi beroa. 19:00etatik aurrera, Areatzako Kiosko enblematikoa euskal musikaren soinu biziz beteko da Bandaren eskutik, Iñaki Urkizu zuzendariordeak gidatuta. Euskal musikaren herentzia aberatsaren ospakizun kontzertua izango da eta bertaratzen direnek dedikazio handiz hautatutako errepertorioaz gozatu ahal izango dute eta konposizio tradizionaletako abestiak zein garaikideagoak interpretatuko dira.
Jose Franco Ribateren “Eusko Eleskiak” eta “Eusko Gogua”, González Bastidaren Fuenterrabia-Ondarribi, Ruper Lekue Bernaolaren “Zaraitzu” edota Josep Vicent Egea Insa konpositoreak egindako “Agur Jaunak” bezalako abesti ezagunen moldaketak uztartuko ditu emanaldiak. Euskal musikaren esentzia eta edertasuna islatzen duten obrak dira, eta, sustrai kulturalak omentzeaz gain, euskal musikaren tradizioaren bilakaera eta berrikuntza ere goraipatzen dute. Areatzako Kioskoan Bilboko udal banden ekitaldi guztiak bezala, sarrera doakoa izango da eta musika herritar guztiei hurbiltzea du helburu.
Udal Txistulari Bandaren erromeria Santutxun
Bilboko Udal Txistulari Bandak bere emanaldiekin jarraitzen du hiribilduko leku desberdinetan zehar eta GAUR, ekainak 21 ostirala, 19:30etatik aurrera, erromeria batekin girotuko du Santutxuko Karmelo plaza. Bilboko Dantzakide taldeak antolatuta, elkarte honek hileko hirugarren ostiral guztietan erromeriak eskaintzen ditu Karmelo plazan, uztailean eta abuztuan izan ezik. Gorka Zabaletak zuzendutako boskotea Álvaro García guitarra-jolearekin batera arituko da.
.
BILBOKO UDAL MUSIKA BANDA
UDABERRIKO DENBORALDIA 2024
2024ko ekainaren 21ean, ostirala
Areatzako Kioskoa, 19:00etan
Zuzendaria: Iñaki Urkizu
.
“GURE DOINUAK”
Egitaraua
José FRANCO RIBATE (1878-1951)
EUSKO ELESKIAK
1. Asiera
2. Seaska ondoan
3. Gabon abestia
José FRANCO RIBATE (1878-1951)
EUSKO GOGUA. Obertura
José Mª GONZÁLEZ BASTIDA (1908-1997)
FUENTERRABIA-ONDARRIBI
Josep Vicent EGEA INSA (1961)
VARIACIONES “AGUR JAUNAK”
Ruper LEKUE BERNAOLA (1961)
ZARAITZU
Bilboko Musika Bandaren omenaldia euskal folkloreari