BILBOKI: "Herio Heroi" antzezlana.
Herio heroi, egoera absurdo batetik abiatzen den umorearen bitartez gaur egungo gizartearen hainbat jarrerari errepasoa eman nahi izan dion antzezlana da. Zprist eta Gelnst anaia umezurtzen istorioa da kontatzen da bertan. Etorkizuneko Euskal Herriko uneren batean bizi dira, egoera oso berezian: hildakoek usteltzeari utzi diotenez, bizirik daudenek haien gorpuekin egin behar dute elkarbizitza. Gorpu pilaketaren arazoa ekiditeko gobernu haserrea sor dezakeen txit homeopatiko guztiak debekatu ditu, gatazka eta gerra ekiditearren. Halako batean, ezagutu ez duten aitaren gorpuaren kargu egin behar dute anaiek.
Oier Gillan Bermúdez egilea Errenterian bizi da eta lanbidez kazetari free-lance eta idazle lanetan dabil. Egun, Herri Irratian Testuketan literatura-saioa egiten du, Uxue Alberdirekin batera, eta Argian eta Garan idazten du tarteka. Susa argitaletxeak Eskuen sustraiak poesia-liburua kaleratu berri dio. Oier Gillan orain dela hamabost bat urte sartu zen antzerki munduan, Mikelazulo kultur elkartearen bidez poesia errezitalak egiten. Gerora, hainbat antzezlanen prozesuan parte hartu du (Labea eta Dejabu taldeetan, Gizona ez da txoria antzezlana…). Egun, errezitaldia, performance eta antzerkia uztartzen dituen proiektuetan dabil batik bat.
Herio heroi antzezlanak “Kafe Bar Bilbao Teatro Gidoien VII Saria” (2009) irabazi zuen.
Irudia | Oier Guillan | mikel | LGPL