Bilbo Hiria irratiak 20 urte

Bilbo Hiria irratiak 20 urte

Zenbat Gara elkartearen euskara hutsezko Bilbo Hiria irratiak hogei urte bete ditu aurten, “20 urtez euskal taupada” diskoa argitaratuta ospatuko duen urtemuga biribila.

Arestian aipatutako diskoa plazaratzeaz gain, urtemuga hirian barna auzoz auzo irratsaioak egiten ospatu dute irratiko kideek; “hogei urtez hiriko uhinak euskarazko kultura edukiekin hornitzen saiatu gara gure xumean, zor gatzaizkion euskaldunon komunitate txikiari ekarpen duina egiten”.

Gaur Kafe Antzokian festa irekia atondu dute, eta bertara gonbidatu dituzte entzuleak -19.30etatik aurrera-. Jendaurrean aurkeztuko duten diskoan parte hartu duten musikarietako batzuk izango dira bertan zuzenean, Anje Duhalde, Zea Mays eta Petti.

.

“20 urtez euskal taupada”

Josu Zabala, besteak beste Hertzainak eta Kargak & Deskargak taldeetako kide, eta irratiko teknikaria, izan da Bilbo Hiriak gaur aurkeztuko duen diskoaren gidaria, euskal musikari mordo bat elkartu eta bilduma bitxia atondu duena, bertsioz eta bestez.

Erroa argitaletxeak argitaratu du CDa, eta salgai izango da datorren Durangoko Azokan ere:

  • “Ama Euskal Herria” (A. Duhalde eta Aire ahizpak)
  • “Egun argian” (Mikel Urdangarin eta Izaro)
  • “Ez da posible” (Ruper Ordorika, Rory McLeod)
  • “Hondarretik” Ondarroara (Zea Mays eta Cris Lizarraga)
  • “Sutan nago” (Txuma, Petti, Rafa Rueda)
  • “Soluzioa” (Hedoi Etxarte, Maisha MC)
  • “E, lagun” (PiLT, J.P. Lohian)
  • “Gora gu eta gutarrak” (Xabi Aburruzaga eta Bilbo Hiria irratiko lagunak)

.

Bideo honetan irratiaren hastapenak oroitzen ditu Anje Duhaldek, Aire ahizpekin diskorako egindako grabaketa saioan:

Bilbo Hiria irratiak 20 urte

Bilbo Hiria irratiak 20 urte