Bikote-dantzaldi bi
Bikote-dantzaldi bi –
Pulp Fiction eta Poor Things.
Nietzscheren esanetan, dantzatzen ez bazara errealitatetik kanpo gelditzen zara, eta egun galdua da dantzarik gabeko eguna. Dantzan lekikeen Jainko batengan baino ez luke sinetsiko Nietzschek.
Uste nuen hilko nintzela pentsatuz Pulp Fictionekoa dela zinemako bikote-dantza eszenarik onena, baina orain dudak dauzkat, ez ote den are hobea Poor Thingsekoa.
Era berean, orain arte uste izan dut Sergio Ramos dela Europako pertsonarik ergelena, baina orain duda: Morata, agian?
Carvajal ere hortxe hortxe da rankinean…
https://www.elplural.com/fuera-de-foco/maruja-torres-solo-necesita-dos-palabras-definir-carvajal-lazos-vox_333799102
Neronek dudak ditut, badakizue, lepotik zintzilik eramaten den poltsa txiki horietako bat usatzen dut, eta bertan etxeko giltzak, autokoa, destornilladore bat, bai,bihurkina, txartelak, eta ziurrenik nire dudak ere Nonbait hor egonen dira, baina eZ ditut bilatzen. Dudatan hasi naiz, Edo ez!
Gaitaren Jimi Hendrixen eta Lazarragaren eragin gaiztoa, madarikatuak bitez.
Paddy Keenanek, Berrian:
“Dudak dauzkat onena hitzaren esanahiari buruz”.
Eta Lazarragak: “Dama galantak, sinis nazazu, oi zeukazu dudarik”.