Bidente

Bidente –

Bidente, gaztelaniaz “que tiene dos dientes”. Hala balitz 14 pertsona izanik bidenteak, guztira 28 hortz izango genituzke, baina ez doa hortik kontua. Jarraian kontatzera noan honetan hortzak ez dira protagonistak, begiak baizik. Bidenteak garelako. Bidente bilakatu gaitu EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkateak, Baratza aretoarekin batera eginiko proposamenean.
Bidente

Kandela beltzak jartzen dituen emakume horren antzera, edo tarota irakurtzen dakien goizeko ordu txikitan telebistan agertzen den gizon horren modura, gu ere orain bidenteak gara. Etorkizunean zer gerta daitekeen ikus dezakegu, edo gezurra alde batera utzita, ikusi baino asmatzen saiatu edo amestu dezakegu, alegia.

Hortaz, bidente izateko aukera eskaini digute hainbat sortzaileei. “Zein da zuen utopia praktikoa?” galdetu digute, eta nahi izanez gero idatziz bidaltzeko erantzuna, iritzi artikulu formatuan edo  bestelakoan. Liburu bat egingo dutela.

Honakoak gara bidenteak: Patricia Urrutia Urieta, Amaia Irazabal Blanco, Iñaki Ziarrusta Hernaez, Itziar Rekalde Luzarraga, Ane Gebara Gonzalez de Axpuru, Gontzal Uribe Cuervo, Marina Suarez Ortiz de Zarate, Horman Poster kolektiboa, Telmo Esnall, Maite Aizpurua, Eneritz Artetxe Aranaz, Formol Laborategia, Oier Guillan Bermudez, Arantzazu Fernandez, eta Josune Velez de Mendizabal.

Eta e-bidentea da irrikitan nagoela irakurtzeko arte eszenikoen etorkizunari buruz lagunek eta kideek egin dituzten hausnarketak eta gogoetak.

Bidente

Joan den igandean Aldabe gizarte etxean “Bidenteak gara” liburuaren aurkezpena egin zuten, baita sortzaile horien topaketa ere. Murgildu utopia praktikoaren munduan.

Bidente

Aktorea, besteak beste