Biblia: askatasun bila dabilen herriaren historia
Otsailak 17an, inauguratu da Durangoko Uribarriko Santa Maria parrokian Bibliari buruzko erakusketa didaktiko eta interaktibo hau. Hogeita bost panel haunditan, bere askatasunaren bila diharduan herriaren historia azaltzen da era pedagogikoan.
Erakusketa honetako 25 paneletan, lehenengo hamahiruek Bibliaren idazketaren jatorrizko unea eta gaur egungo gizakiaren itaunak alderatzen dabez. Gainerako 12 panelek –bateo-kaperan dagoz- gizadiaren historian gehien argitaratu dan eta Biblia deitzen dogun biblioteka hau osotzen daben 74 liburuak hobeto ulertzeko datu batzuk jasotzen dabez. Erakusketara doazenek, jatorri biblikoko izenen (Rut, Maria, Daniel, Jose,…) esanahia, munduaren jatorriari buruzko interpretazino desbardinak edo Bibliara hurreratuko dabezan “pergamino txikiak” ezagutuz parte hartu ahal izango dabe.
Erakusketa hobeto bisitatzeko, gida bat dago koloretan, euskeraz edo gaztelaniaz eta gida didaktiko bat heziketa saio atsegina garatu gura daben ikastetxeentzat.
Durangoko Uribarriko Santa Maria Basilikak, Tabira txiki alkarteagaz batera, eta ‘Verbo Divino’ Argitaletxearen eta Donostiako Gotzaitegiaren laguntzagaz, antolatu dauan erakusketa Aste Santura arte egongo da zabalik, astelehenetik zapatura goizeko 9:30etaik eguerdiko 13:00era ea arratsaldeko 5:00etatik 7:00etara; domeketan goizez bakarrik.