Beti berria den zinea
Beti berria den zinea –
47. Euskal Zine Bilera
Urriaren 16tik 21era Lekeition
Belaunaldi berriak ikus-entzunezkoen alorrera gehiago hurbiltzea bilatuko du aurtengo jaialdiak. Proiekzio, solasaldi eta tailerren bidez euskal zinemagintzaren alor desberdinak landuko dira.
47 urte beteko ditu Euskal Zine Bilerak, eta beste horrenbeste edizio. Euskarazko zinemaren erreferentziazko espazioa bilakatu Lekeitioko jaialdia, urtetik urtera, pausoz pauso, gurea den zinema sustatuz.
Sortu zenetik, harro egoteko erreferentziak lortu ditu Lekeitioko jaialdiak, euskara hutsez egiten den jaialdirik zaharrena izanik. Euskaraz egindako zinearentzako topagunea hasieratik eta euskal ikus entzunezkoen erreferentziazko plaza 1978tik.
Zinema maite zuten gazte batzuek euskara arnastearen beharra sentitu zutenean sortu zen Euskal Zine Bilera. Aurtengo jaialdiak gazte horien begiradei keinu bat egin nahi dio, zine berria eta istorio berriak kontatu nahi dizkiguten sortzaile gazteengana hurbilduz. Proiekzioak, solasaldiak, tailerrak eta, batez ere, euskarazko zinema izango dira jaialdiaren ardatza.