Bertsolari Txapelketako agurrak
Beste hainbat txapelketetako beste hainbat bertso bezala, hauxe geratuko da markatua txapelketa honetatik? Batek daki, badaezpada ere, hauxe transkripzioa:
Gogoratzen naiz lehengo amonen
zapi gaineko gobaraz
gogoratzen naiz lehengo amonaz
gaurko amaz ta alabaz
Joxei ta zuei mila zorion
miresmenaren zirraraz
ta amaituko dut txapel zati bat
zuek guztiontzat lagaz
gure bidea ez da erreza
bete legez juizioz trabaz
Euskal Herriko lau ertzetara
itzuliko gara gabaz
eta hemen bildu dan indarraz,
grinaz eta poz taupadaz
herri hau sortzen segi dezagun
euskaratik ta euskaraz