BAZINEN BEHIN: Mikel Irazusta, umorean aritu

Mikel Irazusta, umorean aritu –

“Sentitzen dut”. Bazinen Behin proiektuaren lehen egitasmoan parte hartu zuen bigarren hizlariaren hitzak dira, Mikel Irazusta umoregilearenak, hain zuzen. Arituaren profiletik hitz egin zuen, eta profil hori egokitu izanarekin jolastuz hasi zuen mintzaldia.

Mikel Irazusta, umorean arituAritua, hitzak dioen bezala, gai jakin baten inguruan ibilbide esanguratsua duen norbait litzateke. Baliteke, Irazusta ez izatea euskal umoregintzaren markoan ibilbiderik luze eta oparoena izan duen umoregilea, baina bai denbora tarte laburrean pauso eredugarriak eman eta proiektu interesgarriak martxan jarri dituen sortzailea.

Gaiak horrela eskatuta eta Bazinen Behin proiektuaren nortasuna nabarmentze aldera, hitzaldi umoretsua eta entretenigarria egin zuen donostiarrak, bakarrizketa modukoa. Jendaurrean kontatu zuen lehen txistetik hasi eta Barrexerkaren lehen pausoak ematerainoko azalpenak eman zituen, eta baita asmatu ere erabili zuen tonuarekin.

Asmatu zuen, asmatu zuen bere jardunarekin, txiste txar eta onekin. Eragin zituen barre konplizeak, algarak, bertaratutakoen harridura begiradak eta edukiaren gaineko iruzkinak. Asmatu zuen edukia nola transmititu lantzean, lehen egitasmo honetako hizlaria izateaz gain, Bazinen Behin proiektuaren sortzaileetako bat izateak suposatzen dituen abantaila guztiak aintzat hartuta: tonuaren ezagutza, proiektuaren izaeraren garapenean parte hartu izana, helburu eta erronka zehatzen jakintza…

“Aurrera pausoak bai baina oraindik findu era borobildu beharreko zertzeladak”. Horixe adituaren hitzalditik ateratako ondorio nagusia, oraingo honetan, borobildutako ertz horiek errematatu eta indartzea litzateke aurrera begirako zeregina; eta bigarren plater hau otordu idealaren burutapenetik gertu kokatu daiteke.

On egin!

Mikel Irazusta, umorean aritu

Billabonatarra. Berritsua eta pentsalaria, ikus-entzunezko komunikazioa ikasi eta proiektu berritzaile askoren sortzaile izatea helburu duen 22 urteko he(gaztia).