BAZINEN BEHIN: hau ez da beste hitzaldi tradizional bat

BAZINEN BEHIN: hau ez da beste hitzaldi tradizional bat –

Kontsumo eta komunikazio joera berriak geroz eta laburragoak bilakatzen ari diren honetan, hitzaldiek izan ohi duten izaera zurrun eta astuna alde batera utzi eta hitzaldi modelo berriak sortzea da Bazinen Behin egitasmoaren xedea. Hau ez da beste hitzaldi tradizional bat lelopean, labur, zehatz eta alai, zuzeneko nahiz sareko edukiak sortuko dira, euskara ikasten ari direnentzat lagungarri izateko ez ezik, euskal komunitatearentzat interesgarria, eraikitzailea eta aberasgarria izango den proiektua sortu eta gorpuzteko asmotan.

Funtsean, horrela laburbilduko litzateke egitasmoa: gai jakin bat oinarri hartuta antolaturiko hiru hitzaldi, bakoitza hamar minutukoa eta tonu arin eta gertuko batean landuak. Ostegun honetan burutuko den lehen ekitaldian umorea izango da protagonista. Hitzaldiei dagokienez, lehena ADITU batek gidatuko du, eta Ane Labaka bertsolaria izango da hizlaria “bertsolaritzan garatutako umorea(k), genero ikuspegitik” burututako ikerketa ardatz hartuta. Bigarren hitzaldian KONTRASTEAK hartuko du garrantzia, beti serio paperean ikusi dugun Xabier Madariaga kazetariaren eskutik ikusiko baitugu umorea. Azken hitzaldian, umorean ARITU roletik hitz egingo du Mikel Irazustak. Umorea barru-barrutik sentitzen omen du, horregatik, emanaldiak amaitzean “sentitzen dut” esaten du.

BAZINEN BEHIN: hau ez da beste hitzaldi tradizional bat

Hitzaldien ondoren, Ez hitzik jan atala etorriko litzateke, zuzenekoan parte hartu duten hizlariak eta ikus-entzuleak batuko dituen atala. Bertan, dastatzeko janaria eta edaria egongo da, eta ikus-entzuleek euren artean zein hizlariekin solasteko tartea edukiko dute, entzundakoaren inguruan hausnartu eta ideiak elkarren artean partekatzeko tartea.

Bestetik, zuzeneko hitzaldi horiek grabatu eta ondoren YouTube plataforman jarriko dira ikusgai, zuzenekora etorritako ikus-entzuleek ez ezik jende gehiagok ere ikusi, edukiaz gozatu eta partekatu ditzan. Gainera, hitzaldi bakoitzetik hiru titular nagusi atera eta pilula hauek sare sozialetara igoko lirateke, intuitiboki eta arintasun gehiagoz zabaldu daitezen.

Hau ez da beste hitzaldi tradizional bat… Jakintza, entretenimendua eta berrikuntza uztartzen dituen egitasmoa baizik. Sinesten ez baduzu… etorri eta deskubritu!

Maiatzaren 30ean Donostiako KONTADORES ZENTROAN, arratsaldeko 20:00etan aulki bat duzu gordeta… DOAN!

BAZINEN BEHIN: hau ez da beste hitzaldi tradizional bat

Billabonatarra. Berritsua eta pentsalaria, ikus-entzunezko komunikazioa ikasi eta proiektu berritzaile askoren sortzaile izatea helburu duen 22 urteko he(gaztia).