Zinema euskaraz: Batman Lego
Zinema euskaraz: Batman Lego
Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, bihar, otsailak 10, “Batman Lego” filma zinema aretoetara iritsiko da, euskaraz.
Chris Mckayk zuzendutako ekoizpen handi berri hau Lego filma fenomeno mundial bilakatu zuen espiritu adeigabe eta jostagarri berarekin dator abentura berri hau; bere burua taldeko lidertzat hartzen zuen pertsonaia protagonista duelarik LEGO Batman. “Momentu honetan Gotham hiria aldaketak pairatzen ari da. Hori horrela, Joker zitalaren konkistatik salbatu nahiko du Gotham. Horretarako, bakardadean jokatzeari uko egin eta elkarlanean airtu beharko du Batmanek; urduritasunak alde batera utziz eta lasaitzen ikasiz”.
Zinema euskaraz programak aurten estreinatzen duen hirugarren filma da “Batman Lego”, dagoeneko pantailaratu diren “ORM Elurretako Erresuman” eta “Ballerina” filmen atzetik; bi hauek oraindik ikusgai dira zenbait zinematan.
.
Zortzi aretotan
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zortzi zinema aretotan proiektatuko da filma. Hauxe da zerrenda:
- Iruñea (Golem La Morea)
- Bilbo (Multis)
- Getxo (Zinema)
- Barakaldo (Cinesa Max Ocio)
- Gasteiz (Florida)
- Errenteria (Niessen)
- Usurbil (Cinesa Urbil)
- Donostia (Printzipe)