Barrea zaizu ezpainetan izoztuko
“Pentsa, lehenengo txistea, lehenengo-lehenengoa, hauxe da:
Egun batean gizon batek katua lotu zuen kate batekin eta osteratxo bat egitera atera zuen. Emakume bat hurbildu zitzaion kalean, beldurti:
— Armiarma?
— Ez, katua!
Gaztelaniazko Araña?… honelaxe utzi dute, hizkuntza batean zentzua duena, bestean iraingarri. Eta gainerakoetan ere gehienetan honelakoak daude. Ez sinestekoa. Testuak Antton Irustarenak direla dio liburuak. Benetan lotsagarria”.
Irudia | 365 txiste? | zz | Creative Commons By SA
Gogorra. Irensteko zaila….
Irensteko zaila, liseritzeko zailagoa… eta irentsi eta liseritu aurretik ere kaka usaina duena. Antton Irusta ez dut ezagutzen, testuak bereak direla jartzen badu ere, ez dakit hala izango den, baina ez badu zerbait esaten, izena ederki zikindu dakioke.
Sinestezina da. Posible da itzultzaileak ez ulertzea txisteak gaztelaniaz duen hitz-jokoa?
Eta Susaetak ez dauka zuzentzailerik?
Lotsagarria!
Ariketa bat itzultzailearentzat, (euskaratik gaztelerara)
—Aizarna?
—Azkain!
Ez da, bada, txisterik egokiena itzultzailearentzat. Gaizki ulertu ez bada, egun ospetsu bilakatzen ari zaigun umore diglosikoaren ildoan dugu hau ere,
gaztelaniazko mentalitatearen beharra baita ulertu ahal izateko:
-Hay sarna?
– Hazka e(g)in!
(Barka transkribapena)
Zuek bai ez duzuela txistea ulertu, Ay mi arma jarri nahi batzuen
Ai, ai, ai… kontua ez dela hain erraza. Ez dut leitu liburua, baina iruditzen zait iritzi erabatekoegia eman duzuela. Arrunt zaila da txisteak hizkuntza batetik bestera aldatzea. Kontua ez da gaztelaniazko txiste bat euskarara itzultzea, gaztelaniazko txistea euskarazko txiste egitea baizik. Euskaratik euskarara funtzionatzen duen edo ez, hori da kontua. Hor ageri den txiste horrek ez du funtzionatzen, niretzat ere ez, baina itzultzaileak disparate bat egin duela esatea… ez dakit ba! Txiste batzuek funtzionatzen dute hitzez hitz itzulita (oso gutxik), baina gehien-gehienak berridatzi edo/eta birsortu egin behar izaten dira, jatorrizko helduleku batzuei eutsita, jakina. Eta hortxe dago koska: zeri eutsi eta zer kendu txistea beregaina izan dadin, jatorrizko hizkuntzaren beharrik eduki ez dezagun txistearen barne-mekanismoa harrapatzeko. Mintzagai dugun txiste horretan, euskarazkoak ez du funtzionatzen, eta jatorrizkora jotzen dugu, eta, ai ama!, jatorrizkoa ez du ulertu itzultzaileak eta gaizki itzuli du! Ez dut uste hori gertatu denik. Nik uste itzultzaileak berridatzi/birsortu egin duela, eta elementu hauek erabili dituela horretarako: (jatorrizko txistean) 1-igorleak aditz jokatua darabil (araña?, zarrapa egiten du?); 2-hartzaileak substantibotzat hartzen du (araña=armiarma); 3-substantiboarekin erantzuten dio (katua). Itzultzailea ere substantiboari lotu zaio berridazterakoan, ez du sakrifikatu nahi izan, nonbait, bukaerako erantzuna. Substantiboarekin geratu ordez, gera zitekeen aditz jokatuarekin, eta horrelako zerbait eman:
-Zarrapa (egiten du)?
-Ez, Pitxitxi.
Parentesi artekorik gabe agertuko litzateke noski, eta horrek ere nekez funtzionatuko lukeela iruditzen zait. Edo beste hau:
-Zarrapa egiten du?
-Ez, miau!
Edo beste hau:
Katearekin doala ta…
-Ihes egiten du?
-Ez, miau!
Liburua disparatez betea dagoela ulertu dut. Agian, zuek zorrotzegiak ez, ni izan naiz onberegia…
[…] This post was mentioned on Twitter by Gorka Bikuña. Gorka Bikuña said: RT @unaimy: Katuak armiarmatzen al du? https://zuzeu.eus/2011/01/07/barrea-zaizu-ezpainetan-izoztuko/ […]
Arkaitz, guzti-guztia defenda daiteke argumentuz eta hik ere hala egin duk, baina uste diat gauza askoz ere sinple eta larriagoa dela. Hire testuak balio zezakek teorian, baina kasu honetan adibideak ez dik zirrikiturik uzten (nire ustez).
Arkaitzen argudioak ontzat emanik ere, beste “disparate” bat geratzen da agerian, askoz ere ohikoagoa, zabalduagoa, arruntagoa, ia beti oharkabean pasatzen dena: jatorrizko liburu gisa aurkeztu da “Umeentzako 365 txiste”, Antton Irustak euskaraz idatzikoa balitz bezala, baina ezagutzen dugun laginak (365 txisteetatik lehenak) itzulpena dela pentsarazten digu. Zenbat horrelako eta zenbat tranpa zikin argitaletxeetan! Eta batez ere horrelako argiteletxe txikietan. Txikien aldekoa naiz gauza askotan, eta argitaletxe txiki eredugarririk ere badugu, baina beste asko…
norbaitek egingo al du mesede El Mundo egunkariak astelehenetan duen gehigarrian euskaraz (?) argitaratzen duen orrialdearen hizkuntza (?) kalitatea (?) aztertzeko???
Nik aste batzuk daramatzat benetan lotsagorritzen… Ikus ezazue arren, eta ze kalifikatibo jartzen duzuen.
[…] duzu barrerik egin? Ez al duzu ulertu?… Ez gara harritzen. Hemen duzu “txistearen” […]
Guraso bezala dugun eskarmentua: aipatzen duzuen eredua, bataz bestekoa adierazten du. Haurrentzat egiten diren itzulpen asko eta asko, batez ere argitaletxe zehatz batzuek egiten dituztenak, onartezinak dira. Iraingarriak. Nahi duenak, hor du ikertzeko materiala.
dena den, irri egiteko, zoazte gasolindegira edo liburudenda batera, erosi michelin mapa bat, ikurriñaduna, hau da, ikurren esanahia euskaraz duen horietako bat, eta ikusiko duzue zein algarak.
bidalitako kexa eta protesta erantzun gabe dute oraindik.
Nik 365 txisteen liburua etxean dut, eta umeei gauero bat irakurtzen diet, negargarria itzulpenen maila. Eztakit irustak egin dituen itzulpenak edo ez, baina goiko iruzkinle askok bi aldiz pentsatuko lukete txiste??? asko irakurri ezkero, berea egiterako.Egia esan liburua txiste bat da baina ederki ordaindua. Gustura jakin nahiko nuke susaeta edicioneseko horiek edo irusta berak beste liburuetan lan txukuna egiten duten.