BaDaGaRa

zuzeu.eus-logo7

BaDaGaRa from Kopla Barik TB on Vimeo.

BaDaGaRa da aurtengo txapelketaren leloa, BDGR kontsonante hoskideen multzoari
erreferentzia eginez. Batzuk BoDeGaRa moduan ezagututen dabena edota BeGiRaDa
moduan beste batzuek. Azken batean, bertsolaritzaren mundu berezi honetako hizkuntzan idatzia. BaDaGaRa.
Bada eta Gara. Transmisinoa eta talde lana, alkarlana. Horiek bertsolaritzaren zutabeetako
bi. Txapelketa mundu oso baten erakuslehio dogu. Eta atzean askoren lana dago. Lana
eta jolasa. Jokotik baino jolasetik gehiago daualako txapelketeak. Berbakaz jolasten dogu.
Eta letrek alkarren beharra dabe berbarik sortuko bada. Bertsolaritza geroratuko bada
alkarren beharra dogun moduan. Scrabble handi bat garala esan geinke. Jolastu daigun
bada.

Audience taldeak txapelketarako beren beregi sortutako sintoniak be jolaserako gonbita
egiten dausku. Barritasun legez, ganera, aurton bideoklipa izango dau sintoniak. Bideoklip
berezia. Aurreko aste bietan BaDaGaRa izeneko bideoa ibili da bueltaka interneten eta
bideokliparen azken zatia dogu berau. Bertsotan normalean azkena pentsatzen da
lehenengo eta gero lehenengo puntutik hasi. Azkenean dago muina, baina aurrekoaren
beharra dauka askotan, zentzurik izango badau. Hala egin dogu bideoklipa be..