Azokako guneetara proposamenak aurkezteko epea urriaren 4tik 16ra arte zabalduko da
Azokako guneetara proposamenak aurkezteko epea urriaren 4tik 16ra arte zabalduko da
baDAtor 51. edizioa!
Azokako gune ezberdinetan parte hartzea gustatuko litzaizuke? Kultur sortzailea zara eta zure lana Durangoko Azokan erakustea gura zenuke? Bada, aurkeztu zure proposamena! Durangoko Azokak gune ezberdinetan izena emateko epea zabalduko du bihar, urriak 4, eta zabalik egongo da urriaren 16ra arte.
Zortzi gunek osatzen dute Durangoko Azoka, bakoitza bere egitarauarekin: Areto Nagusia, Kabi@, Ahotsenea, Plateruena, Saguganbara, Irudienea, Szenatokia eta Azoka TB. Azken honetan musikari eta disketxeek bideoklipak bidaltzeko aukera dute, gainontzeko guneen epe berberarekin.
Proposamenak Azokara bidaltzeko bidea www.durangokoazoka.eus web orrialdea da. Parte-hartzaileak bertan ikusiko duen legez, aldez aurretik erregistratu beharko dira, eta hainbat urrats jarraitu beharko dituzte proposamena bidaltzeko.
Ahotsenearen kasuan, gainontzeko guneetan ez bezala, proposamenak e-postaz bidali beharko dira, helbide honetara: info@ahotsenea.net. Gune honen mikrositean informazio gehiago topatuko duzu bete beharreko irizpideen inguruan: ahotsenea.durangokoazoka.eus.
Iazko edizioan 250 kultur ekitaldi baino gehiago antolatu ziren Durangoko Azokaren baitan, gune guztietan: kontzertuak, solasaldiak, proiekzioak, hitzaldiak, antzezlanak…
…
Gunez-gune aurkezpen irizpideak
…
Gune bakoitzean zer aurkeztu daitekeen gida laburtxoa duzu honakoa:
- Areto Nagusia: 30 minutuko tarteak dira, argitalpenak zein proiektuak aurkezteko.
- Azoka TB: Bideoklipak, booktrailerrak… bidal daitezke.
- Ahotsenea: 30 minutuko tarteak dira, euskarazko literatura eta musika aurkezpenak.
- Irudienea: Euskarazko ikus-entzunezko lanak.
- Kabi@: Kultura digitalarekin lotuz, esperimentazioa, sormena, erakusketak, tailerrak, proiektuak, topaketak, partehartzea, eztabaidak…
- Saguganbara: Idazleen aurkezpenak, tailerrak eta ekintza bereziak antolatzen dira,
irakurketa aktiboa bultzatzeko. Publiko gaztetxoa. - Plateruena: Gaueko kontzertuak. Eguneko animazio proposamenak aztertuko dira.
- Szenatokia: Arte eszenikoen topalekua. Antzerki Maratoian beren obraren zati bat erakutsiko duten taldeek parte hartu dezakete -profesionalak zein amateurrak-. Informazio gehiago http://bit.ly/2ckurQr
Informazio gehiagorako:
prentsa@durangokoazoka.eus