Azken Portuko literatura egunak

Gaur, Anari kantaria izango da bere kantuen gainean eta azpian dagoena azalduz. Bertan, kantuak jo eta azaldu egingo ditu.

Asteartean, maiatzak 11, Maialen Lujanbiok bertsoaren lantegia erakutsiko du, eta bertsolariak bertso bat egiteko izaten dituen erreferentzia eta baliabideez arituko da.

Asteazkenean, Anjel Lertxundik, hitzetik irudietarako jauzia eginez, zinemarekin izan duen esperientzia kontatuko du. Nola da liburu bat zinemara moldatzea? Edo, ze desberdintasun dago libururako idaztetik zinemarako idaztera?

Ostegunean, amaitzeko, Ander Lipusek pertsonaiatik pertsonaiarako igarobideaz hitz egingo du. Pertsona pertsonaia bihurtzen da antzezlan batean, baina beretik asko ematen dio. Non dago pertsonaren eta pertsonaiaren arteko aldea? Nola nahasten dira biak?

Hitzaldi guztiak arratsaldeko 20:00etan izango dira, Azken Portuko (Zarautz) Kristau biltokian.

Anari (Azkoitia, 1970) musikaria da. Bere azken lanak Irla izan (Bide huts, 2009) titulua du.

Maialen Lujanbio (Hernani, 1976) Euskal Herriko bertsolari txapelduna da.

Anjel Lertxundi (Orio, 1948) idazlea da eta bere azken liburuak Eskarmentuaren paperak
(Alberdania, 2009) izena du.

Ander Lipus (Markina, 1971) antzezlea da. Antzerkiola Imaginarioko kide da.

MjIzOA==

Irudia | Azken Portuko Literatur Astea | zz | Creative Commons By SA

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria