Estreinaldiak: Azaroak 19

Estreinaldiak: Azaroak 19 –

Estreinaldiak: Azaroak 19

Estreinaldiak: Azaroak 19

.

Bolante baten historia

José Miguel Etxeberria Álvarez ‘Naparra’-ren desagerpenaren istorioa mundura zabalduko du Bolante baten historia dokumentalak, Etxeberria-Alvarez familiaren bizipen pertsonaletatik abiatuta. Kendutako bizitza horrek eragindako minaz, giza eskubideen urraketaz, bidegabekeriaz hitz egiteko beharrez, eta dolua itxi eta gizarteari gertatutakoa ezagutarazteko asmoarekin, memoriarako eskubidea aldarrikatuko dute Iñaki Alforja eta Iban Toledo zinemagileek sorkuntzan.

80ko hamarkadaren hasieran desagerrarazi zuten Komando Autonomo Antikapitalistetako kide izan zen Naparra, eta hura azkenengoz ikusi zutenetik 40 urte pasa direnean ikusiko du argia dokumentalak. 69. Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Irizar Sarirako lehiatu zen iragan irailean, eta ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian erakutsi dute zinemagileek lana, 63. edizioko Bertoko Begiradak sailean.

.

Spencer

Diana printzesaren deskribapen liluragarri eta inspiratua. Gabonetan Sandringhameko etxaldean semeekin izateko atsedenaldi zoragarria izan beharko lukeena nahi gabeko betebeharren segida bihurtuko da. Charles printzea Camilla Parker-Bowlesekin elkartuko da, eta ez du harreman hori ezkutatuko; horregatik, Dianak ez du paparazzien aurrean emazte maite eta leialaren papera egin beste erremediorik izango. Paparazziek leku guztietara jarraituko diote. Onartuko al du bere rola edo, aitzitik, matxinatu egingo da? 

Pablo Larraín zinemagile txiletarrak emakume ikoniko batengan jarri du arreta berriz ere. Milioika pertsonek miresten zuten baina gutxik ezagutzen zuten emakume ikoniko batengan, hain zuzen; ikonoa, mitoa eta emakumea: Diana. Veneziako Mostran aurkeztu eta 69. Donostia Zinemaldiko film sorpresa izan da.

.

Last Night in Soho

Moda diseinatzailea izatea amets duen gazte baten istorioa kontatuko du. 1960ko hamarkadara bidaiatu dezake, ohean etzan eta garai hartan esnatuz. Bere idoloarekin topo egingo du, abeslari izan nahi duen gizon erakargarri batekin, baina hirurogeiko hamarkadako Londres ez da dirudiena, eta eguraldia gainbehera doa ondorio ilunekin…

Edgar Wrightek zuzendutako Last Night in Soho beldur psikologikoko ekoizpena lehiaketaz kanpo izan zen Veneziako Mostran, eta Donostiako 32. Fantasiazko eta Beldurrezko Asteko irabazlea izan da, ikus-entzuleek hala erabakita.

.

The Power of the Dog

Phil Burbank etxalde baten jabe da, eta bere izaera indartsuaren ondorioz beldurra piztuko du inguruan dituenengan, baita lilura ere. Anaiak emaztea eta semea aurkeztuko dizkionean, Philek sumindu egingo ditu. Bi anaiak txanpon bereko bi aurpegi dira, eta sua piztuko da haien artean. XX. mendean kokatutako western moderno bat da. 

Veneziako Mostran aurkeztu eta 69. Donostia Zinemaldiko Perlak sailean lehiatu da Jane Campion zinemagile australiarraren filma.

.

(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

Estreinaldiak: Azaroak 19Estreinaldiak: Azaroak 19

Euskal pantailaren gunea