Auto

Tabernara ailegatzean garagardoa eskatu, barraren alde bietara begiratu eta bertan topatu nuen egunkaria hartu ondoren eseri egin nintzen. Lasai begiratu nuen azaleko argazkia, mahai gainean zabaldu eta irakurtzen hasi nintzen. Ipurdia aulkian ondo kokatu nuen, ezerk ez ziezadan unea kakaztu. Ez nion arretarik ipini inguruan gertatzen zenari, gustura nengoen nirean. Noizean behin behatza mihiaz hezetu, orrialdea pasa eta garagardoari trago bat ematen nion, irakurtzen jarraitzeko. Goitik behera irakurri nuen.

Bukatu nuenean, garagardoari azken tragoa eman eta egunkaria itxi nuen. Aulkitik altxatu, buelta eman eta bertan zegoen, une bat lehenago ni nintzan bezala. Argazkia atera nion. Ez da autorretratua izango, baina oso urrun ere ez da ibiliko.

 

Ekainaren 17an Oarso-Bidasoan argitaratzen den Boga astekarian argitaratua.