Artelana ezabatu

Artearen eta zirriborroaren arteko muga hain lausoa denez, udal teknikarientzat artea dirudiena garbitzaileentzat zirriborroa da.

Ez da Melbournen antzekorik gertatzen den lehen aldia. 2008ko udan, bere graffitiak Sothesbyn milaka 636.500 librako balioa hartzen zuten bitartean, Australiako hirian bere beste lan bat ezabatu zuten.

Garbitzaileek, agindutako kaleetatik graffiti oro ezabatzeko agindua zuten. Horietan ez legezkoa baita, beste auzuneko beste bostetan ez bezala.

Hau Australian gertatu da. Banksyren ustez, “aborigenei pintzelak lapurtu zizkietenetik” Australiak arteari egin dion ekarpenik handiena izan da kaleko artea.

Banksyren arratoi marrazki hau ezabatu dute Melbournen

Irudia | Banksyren arratoi marrazki hau ezabatu dute Melbournen | Ezezaguna | LGPL

5 pentsamendu “Artelana ezabatu”-ri buruz

  • Zergaitik jokatu behar dute agintariek ezberdin Banksy edo beste kale artistekin?

    Agintariak, garbitzaileak… guztiak sistemaren morroi dira. Eta Banksy handiaren margoak ez badituzte gure pintadak bezala tratatuko… hori ez da artea, ez da salaketa…

    Besterik da, Banksy ere, gu bezalako pringaua izatea, gu bezalako kaletar eta ….

  • Banksyren gai honek aspertua nauka.

    Melbourne-n bere lan batzuk plexiglass-arekin babestuak ikusi izan ditut, eta Ingalaterran berdin gertatzen omen dela entzun dut.

    Hasieran Banksyren inguruko moda guzti horrek alde positiboa ikusten nion. Tira, kalean gauzak egitearen mundu hori arrotza zaien haientzat, bisualki erraza izanik eta umore puntu horrekin, hurbiltzeko ate bat izen zitekeen. Hortik hasi eta beste gauza batzuk ere apreziatzen bukatzeko bidea.

    Baina ez, Banskyren bola hori gero eta haundiagoa da, gaur egun izen horrek egiten duenak baino gehiago balio du. Eta gehienentzat kaleetan den beste guztia kasurik onenean ezta existitzen, eta txarrenean (sarri) delitua da. Horma berean berak egindako “artea” eta beste norbaitek egindako “bandalismo hutsa” egon daitezke, bata babestu eta bestea ezabatu beharrekoa, batzuontzat kalitate edo edertasun maila berekoak izan arren.

    Egia esan ez dakit guzti hau zenbateraino Banksyren errua den. Nire ustez, bere etekina atera arren, idoloak goratzen dituen artalde haundi honen biktima bat besterik ezta.

    Zihur nago berak egindakoak babestu behar hori algara batekin jasotzen duela. Beste edonork baino hobe daki kalean margotzen dena ez dela betiko (http://soyplastic.net/banksy-vs-robbo-guerra-de-graffiteros-2) , urte batzuk edo minutu batzuk iraun dezakela. Naturala da, horrela da eta horrela behar du.

    Ekainean Bristolen, bere jaioterria omen den tokian, Upfest urban paint festibalean ehundaka bat pertsonek parte hartuko dugu. Beldur nahiz ikustera hurbilduko diren askok berarekin alderatuko ote gaituzten …

  • ados nago. banksy-ri bost axola. kaleartea-ren bizialdia da, ta puntu.

    oraintxe pelikula bat estreinatu behar du banksy-k eta oso pinta ona du.

    http://www.youtube.com/watch?v=GTlm6dU2xHk

  • ‘udal teknikarientzat artea dirudiena garbitzaileentzat zirriborroa da’ diozue.
    Eta nik, ‘batzuentzat zirriborroa dena, besteentzat artea da’ erantsiko nuke 🙂

    ——-
    beasain -lazkao
    http://vimeo.com/9971071
    Zentsura, artea, dekadentzia, edertasuna, artisten izena, norbanakotasuna eta abarren inguruko hausnarketa bisuala.
    HUHEZINEMA-ko sekzio ofizialerako sailkatua.
    ——-

  • Gari Garaialde 2010-04-28 09:27

    Borthuzairen kritikarekin erabat ados nago. Zer dira zibismoaren edo garbitasunaren izenean paretetan idatzitako mezu edo marrazkiak edozein koloretako pinturaz estaltzean sortzen diren mantxa horiek?
    Herri puta hau aspaldi ohitu zen “amnistia osoa”, “Maria te quiero”, “basta ya!”,”67 urterarte hire aita putak laningo dik” eta antzeko mezuak bandalismo bezala ikusi eta nik ikastola garaiko idazlanetan, arkatza ez erabiltzeagatik, boligrafoz egindako tatxoien antzeko pareta zikintzeak, garbitasunarekin lotzera.
    Bania niri idazlan guzti horiek, berriro egitea tokatu zitzaidan, behin eta berriro; eta etxean gordeta dauzkadan orduko irakasleen oharrei kasu eginez, narrats hutsa nintzan.