Arte[faktua] 125: Eneko Aizpurua ‘Bidasoan gora’ saiakeraz, aste honetako saioan

Arte[faktua] 125: Eneko Aizpurua – 

Eneko Aizpurua idazle eta itzultzailea izango da larunbat honetako gonbidatu nagusia ‘Artefaktua’n. ‘Bidasoan gora’ (Elkar) da bere azken saiakera liburua. Bertan, Bidasoa ibaiaren inguruan gertatutako hainbat istorio jaso ditu, memoria kolektiboko ariketa bat eginez. 2019an irabazitako Tene Mujika bekari esker ondu du lana. Gipuzkoak, Nafarroak eta Lapurdik muga egiten duten Endarlatsan elkartuko dira Yolanda Mendiola eta biak.

Elurre Iriarte Baztango (H)ilbeltzako kidea batuko da Aizpurua eta Mendiolaren arteko solasaldira. Lehen Euskal Nobela Beltzaren Astean ezagutu zuten elkar, eta ordutik, edizio guztietan izan da Eneko. Elurre ‘Bidasoan gora’ liburuaz duen iritziaz arituko da, besteak beste.

Aste honetan, Lekeitioko Aralde Berri liburu-denda ezagutuko dugu, bertako Unai Oriberen eskutik: dendaren historia, zer den bertan gehien saltzen dena…

Gainera, Maddi Etxeberria idazle andoaindarra izango da Artegileak tarteko protagonista. Zein zen bere txikitako ipuin maitea? Eta bete gabeko ametsa?

Bestalde, Ondarroan izango da Joseba Elorza, irakurketaren inguruko galdera sorta batekin: zein genero duzu gustukoen? Zein liburu idaztea gustatuko litzaizuke?

Hau guztia, eta saioa osatzen duten galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Arte[faktua] 125: Eneko Aizpurua 'Bidasoan gora' saiakeraz, aste honetako saioan
Ikusi elkarrizketaren aurrerapena hemen

Arte[faktua] 125: Eneko Aizpurua ‘Bidasoan gora’ saiakeraz, aste honetako saioan

Arte[faktua] literatur saioa ETBn