Arte[faktua] 99: Oier Guillan, ‘VHS’, Idoia Beratarbide, Lagun liburu denda, Gotzon Urrizola
Arte[faktua] 99: Oier Guillan –
Oier Guillan idazle, kazetari eta antzerkigilea izango dugu aste honetako saioan. “VHS” izeneko lana argitaratu du Susaren eskutik, antzerkitik, saiakeratik eta eleberritik duena. Ikerketa emozional bat medio, artista baten formazio urteak eta hausnarketak dakartza kontakizunak. Hainbat kultura-adierazpenetatik aritzen da Guillan. Ganbila bildumako koordinatzailea eta Metrokoadroka sormen laborategiko kide da egun. Bizitoki duen Oiartzunen izango gara berarekin.
Idoia Beratarbide artista plastikoa gehituko da elkarrizketara. Metrokuadroka kolektiboko kidea da hau ere eta Mikelazuloko erakusketa batean ezagutu zuten elkar. Txunditu egin zuen Guillan Beratarbideren obrak. Ordutik, Guillanen liburu guztietako azalen egilea da Beratarbide.
Aste honetan, Donostiako Lagun liburu dendan izango gara, Elena Recalde, dendako egungo arduradunarekin. Honek, negozioaren sorreraz, bilakaeraz edota honen berezitasunez hitz egingo digu.
Bestalde, Gotzon Urrizola Altsasuko Gurasoak bere liburu kutunen berri emango digu larunbat honetako Apalategian.
Horretaz gain, Aiuri Ezkerra, Denis Errasti eta Eire Salegi Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako antzerki taldeko kideek, booktube bat eskainiko digute.
Hau guztia, saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en.